Masterraren gakoak
Ez da eskainiko 2023/2024 ikasturtetik aurrera
Kudeaketan, produktuan eta prozesuan berrikuntzak lortzea lehiarako ezinbesteko tresna da era guztietako enpresa eta erakundeentzat, enpresa internazionalizazioa izanik berrikuntzarako modu berezi bat.
Ondorioz, garrantzi handia hartu dute enpresetan berrikuntza sustatzeak eta haien nazioartekotzea garatzeak, enpresen ikuspegitik ez ezik, baita ekonomiaren eta gizartearen aurrerabide iturri gisa ere.
Beraz, masterraren helburu nagusia da ikertzaileak eta profesionalak trebatzea, gai izan daitezen enpresei eta beste erakunde batzuei erronka horiek gainditzen lagunduko dieten kudeaketa ereduak, metodoak eta tresnak sortzeko.
Helburu horrek bi norabide ditu: alde batetik, prestakuntza zientifiko eta metodologikora bideratuta dago, enpresa erakundeetan jarduera profesionalak eta ikerketa alorrekoak gauzatzeari begira; bestetik, enpresa arloko ikerketaren adarretako espezializazioa, doktorego tesiaren bidez burutuko dena.
Bi alderdiek lotura hertsia dute gaur egun enpresek eta erakundeek dituzten desafio garrantzitsuenekin: hala nola globalizazioa, ezagutzaren eta baliabide immaterialen garrantzi gero eta handiagoa, ziurtasunik eza eta horrek guztiak merkatuetan sortzen dituen arriskuak.
Master honen bidez zuzenean sar daiteke UPV/EHUren Enpresa Zuzendaritza, Ezagutza eta Berrikuntza Doktorego Programara.