Masterraren izaera esperimentala dela tarteko, irakasgai gehienetan egin behar dira derrigorrezko aurrez aurreko praktikak. Praktika horiek Ikerketako Zerbitzu Nagusietan egiten dira, erabili beharreko teknika instrumentalen konplexutasuna dela tarteko.
Gainera, Master Amaierako Lanerako 500 ordu egin behar dira laborategian, masterrak oinarrian duen UPV/EHUko Ikertalderen batean. Arlo forentsearekin zerikusia duten erakunde edo instituzioetan egin daiteke, baldin eta horiekin lankidetza hitzarmena sinatzen bada.