Masterraren gakoak
Abokatutza eta Prokuradoretza Masterraren helburua da ikasleen bikaintasuna lortzea, eta auzitegietako abokatutza eta prokuradoretzan jarduteko sarbidea ematen du. Zentzu horretan, Estatuan elkargokide izateko legez eskatzen den azterketa gainditzeko prestakuntza profesionala eskaini nahi zaie Zuzenbideko lizentziatu edo/eta graduatuei.
Abokatutza eta prokuradoretzako profesionalek ematen dituzte eskolak, baita UPV/EHUko irakasleek ere; guztira, 140 seiurteko dituzte trebatzaileek ikerketan eta transferentzian.
Era berean, masten honen helburua ere bada ezagutzak eguneratzeko eta gaitasunak hobetzeko aukera ematea lan-merkatuan agente aktibo diren pertsonei. Hala, prestakuntza programa ikasleen gaitasunak finkatu eta hobetzera bideratuko da, etengabe aldatzen ari den errealitatera egokitzeko gai izan daitezen eta jardun profesionalean lesio, arrisku edo gatazkak saihesten jakin dezaten, hala auzitegietako nahiz agintaritza publikoen aurreko jardunean, nola aholkularitza lanetan.
Praktikak nahitaezkoak direnez, eta programan pisu espezifikoa dutenez, ikasleak gai izango dira eskuratutako ezagutza juridikoak aplikatzeko eta arlo juridikoan jarduteko beharrezkoak diren trebetasun eta gaitasun profesionalak garatzeko.
Master honek doktorego programetarako sarbidea ematen du.