Orientazio Jardueren Atala

Orientazio Jarduerak

Bigarren Hezkuntza edo Batxilergoko ikaslea zara eta Kimika gustuko duzu? Zatoz Kimika Fakultatea ezagutzera, gure 50. urteurrenean zehar antolatuko ditugun jarduera desberdinetan parte hartuz.

Urteari hasiera emateko, urtarrilak x-y bitartean, Kimika Zuretzat jarduera antolatuko dugu, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun hainbat material edota egiten ditugun hainbat ekintzen muina Kimika dela ohartarazteko hainbat esperimentu egin ahal izango dituzularik. Hurrengo esteketan aurki dezakezu jarduera honi buruzko informazio zabalagoa eta izen-ematea nola eta noiz egin: https://www.ehu.eus/eu/web/sou/-/kimika-zuretzat (web sou), https://www.ehu.eus/eu/web/kimika-fakultatea/jarduera-praktikoak (web facul) izen ematea?

Urte hasieran ere, urtarrilaren xean, gure unibertsitateak antolatzen duen EHUazoka; Unibertsitate Orientaziorako Azoka ezagutu ahal izango duzu. Jarduera honen helburu nagusia unibertsitate aurreko ikasleen informazio- eta orientazio-beharrak asetzea eta unibertsitate-ikasketak aukeratzen laguntzea da. Hurrengo esteketan aurki dezakezu jarduera honi buruzko informazio zabalagoa eta izen-ematea nola eta noiz egin:

https://www.ehu.eus/eu/web/sou/orientazio-programa/azokak

Bestalde, Kimika Fakultateko ikasketa eskaintza eta instalakuntzak ezagutzeko beste modu bat martxoan ospatzen diren Ate Irekietara hurbiltzea da. Egun horretan, bisita gidatua egiteaz gain, laborategian esperimentuak egiteko aukera ere izango duzu. Hurrengo esteketan aurki dezakezu jarduera honi buruzko informazio zabalagoa eta izen-ematea nola eta noiz egin:

https://www.ehu.eus/es/web/sou/jornadas-de-puertas-abiertas (web SOU)

https://www.ehu.eus/eu/web/kimika-fakultatea/ate-irekiak (web facul)

Azkenik, kuxkuxero eta saltseroa bazara, eta  kimikarekin ondo pasatu nahi baduzu, hartu parte EGOkITU (Euskal Gazteen OrientazioraKo Ikastaroa.Talentoa Unibertsitatean) uda ikastaroan! Ekaina bukaera eta uztaila hasiera bitartean ospatzen da eta ikastaro honen bidez, bost egunetan zehar, kimikako arlo desberdinetako esperimentuak egingo dituzu, irakasle/ikertzaileen gidaritzapean. Bestalde, inguruko ikerketa zentro batzuk ere bisitatzeko aukera izango duzu, halaber, CFM eta DIPC. Hurrengo esteketan aurki dezakezu jarduera honi buruzko informazio zabalagoa eta izen-ematea nola eta noiz egin:

https://www.ehu.eus/eu/web/gipuzkoa/egokitu-kimika1

Kimika Fakultatearen 50. Urteurrena dela eta, gure ateak gizarteari irekiko dizkiogu. Horrela, 2025 urtean zehar hilabetero bisita gidatuak antolatuko ditugu gure instalazioak ezagutarazteko. Kontsultatu ikusgai dagoen egutegia, bisita egiteko egunak aukeratzeko. Behin zure aukera egin duzula, jarraitu formulario hau zure izena edo taldearena emateko.

Bisitaren ezaugarriak:

Bisitari kopurua: Egun bakoitzeko gehienez 45 pertsona onartuko dira.

Ordutegia: 9:30 – 11:30 (gutxi gora behera)

Egitaraua: hasierako aurkezpena eta gero, ikerketa laborategi bat, infraestruktura laborategi bat eta praktiketako laborategi bat bisitatuko dira. Azken honetan esperimentu bat burutuko da. Bukatzeko, bisitaren balorazio bat egingo da.

Nested Applications

Web Content Display

ORIENTAZIO AZOKA

Web Content Display

KIMIKA ZURETZAT

Web Content Display

ATE IREKIAK

Nested Applications

Web Content Display

OLINPIADA KIMIKOAK

Web Content Display

EGOKITU

Web Content Display

Nested Applications

Web Content Display

KIMIKA ETA HEZKUNTZA