Breadcrumb

Kimikako Graduan Kanpoko-Praktikengatik Kredituak Onartzeko Prozedura Berria

Kimikako Graduan Kanpoko-Praktikengatik Kredituak Onartzeko Prozedura Berria

Hautazko kredituen aitorpena:

Ikasleek hautazko 12 kreditu aitortzea eskatu ahal izango dute, curriculumetik kanpo borondatezko praktikak egin izanagatik. Onarpen hori Graduko Ikasketetan Kredituak Aitortu eta Transferitzeko Araudian ezarritakoaren arabera arautuko da. Ondorio horietarako, 25 orduko praktikaldi bakoitzak ECTS kreditu baten balioa izango du.

Izapideak

Ikasleak GAUR – Borondatezko praktikak aplikazioaren bidez praktikak egin dituela egiaztatzen duen ziurtagiria eskatu beharko du. Ziurtagiri hau eta eskaera-inprimakia behar bezala beteta, Ikasleen Idazkaritzara joan eta hautazko kredituen aitorpena eskatu beharko du ezartzen diren epeetan.

Ikastegiko Batzorde Akademikoak gehienez ere hiru hilabeteko epean erabakiko du, Ikastegiko Idazkaritzan aitortzeko eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera.

Kimika Fakultateko Batzarrak 2024ko uztailaren 9an egindako bileran erabaki zuen aitortza hau egiteko irizpide orokor batzuk finkatzea. Irizpide horiek ezartzean, onartutako praktikak unibertsitatetik kanpoko esperientzia izatea bermatzea izan da helburua. Hori dela eta, ez dira onartuko UPV/EHUko Antolakuntza Unitateetan edo ondoren zehazten diren ikerketa-zentroetan egindako praktikak.

Kredituak aitortzeko irizpideak:

Ikastegiko Batzorde Akademikoak kanpoko praktikengatik egindako kredituen aitorpen-eskaerak ebaluatuko ditu.

UPV/EHUko Antolakuntza Unitateetan egindako kanpoko praktikengatik ez da hautazko krediturik aitortuko.

BERC-Polymat, DIPC edo CFM ikerketa-zentroetan egindako kanpoko praktikek ez dute kreditu-aitorpenik ekarriko.

2. eta 3. puntuetan aipatu ez diren zentro edo enpresetan egindako praktikei ECTS bat eman ahal izango die batzordeak 25 orduko praktikaldiaren truke. Ikasleak kontsulta egin dezake praktikaldia hitzartu aurretik, egingo diren praktikengatik aitortza jasoko duen ala ez jakiteko.

Gehieneko epea igaro eta ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, eskaria egin duenak administrazio-isiltasunez ezetsitzat jo ahal izango du.

Gora jotzeko errekurtsoa:

Aitorpen-eskaera ebazten duen Ikastegiko Batzorde Akademikoaren ebazpenaren aurka, gora jotze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio errektoreari, jakinarazpena egin eta hilabeteko epean.