inf_premioTFG

Kimikako Gradu Amaierako Lanen Sariak

EAEko, Burgosko eta Errioxako Kimika eta Ingeniari Kimikoen Elkargo Ofizialak "Kimikako eta Ingenieritza Kimikoko Gradu Amaierako Lana 2024" sarien deialdia egin du:

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK HONAKO HAUEK DIRA:

  1. 2024an Kimikan edo Ingeniaritza Kimikoan GrALa aurkeztu izana. Beste urte batzuetako GrALak onartzen dira, aurretik saria jasotzeko aukerarik izan ez badute. Egiaztagiri gisa, espediente akademikoa aurkeztu beharko da (ez da beharrezkoa ziurtatuta egotea), GrALaren aurkezpen-data jasotzen duena.
  2. Euskal Herriko, Burgosko eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoko Elkargo Ofizialeko (COQIQ) kide izatea, lehiaketa-eskabidea aurkezteko unean. Izen-ematea doakoa da parte hartzaileentzat.
  3. Izena emateko formularioa bete, gradu-amaierako lanaren kopia PDF formatuan erantsiz, edo, horren ordez, inskripzio-orria deskargatu eta TFGaren kopiarekin batera bidali secretaria@coqiq.com helbide elektronikora.
  4. Izena emateko epea 2024ko urriaren 30ean amaituko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko, Burgosko eta Errioxako Kimika eta Ingeniaritza Kimikoaren Elkargo Ofizialeko (COQIQ) kideek osatutako batzorde batek hartuko du erabakia, eta apelaezina izango da.

Sariak egiaztagiri bat eta 1.000 euroko diru-poltsa bat izango dira.

Sari banaketa graduazio zeremonian egingo da (2024ko azaroaren 22an).

Saritua izanez gero, ezinbestekoa izango da sari-banaketara joatea. Justifikatu gabeko absentziaren kasuan, saria jasotzeko eskubidea galduko da.