Kimika eta Hezkuntza
Laburpena
Kimikak, beste zientziekin batera, gure gizartea guztiz eraldatu du azken mendeetan. Gizartean duen eragina horren nabarmena izanik, bere irakaskuntza oso garrantzitsua da gizartearen etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Kimikaren irakaskuntzak hezkuntza sistemako ziklo desberdinak hartzen ditu, DBH, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Unibertsitatea, hurrenez hurren. Ziklo desberdinetan arazo espezifikoak egon arren, kimikaren irakaskuntzak amankomuneko arazoak ditu. Bestalde, ziklo desberdinen arteko loturak garbiak izanik, kimikaren irakaskuntzak dakartzan erronkei aurre egiteko estrategia amankomunak diseinatu behar dira. Hori dela eta, hezkuntza eragile guztien arteko foroa sortzea garrantzitsua da. Kimika Fakultateko 50. urteurrena aitzakia hartuta, “Kimika eta Hezkuntza” jardunaldia behar hauek asetzeko jaio da, hurrengo urteetan jarraipena izango lukeelarik.
Helburuak
- Kimikaren Irakaskuntzan dauden eragileen foroa sortu, sarea indartuz eta loturak estutuz.
- Kimikaren irakaskuntzak dituen erronkak identifikatu eta amankomuneko estrategiak diseinatu.