HITZALDIAK
HITZALDI ZIKLOA: KIMIKA FAKULTATEA, CFM/MFZ ETA DONOSTIA KULTURA
Kimika Fakultatearen 50. urteurrena dela eta, 2025 urtean zehar hainbat ekimen antolatu ditugu Fakultatetik kanpo gure gizarteratzeko asmoz. Besteak beste, Materialen Fisika Zentroarekin eta Donostia Kulturarekin elkarlanean “50 Urte Kimika Zabaltzen” hitzaldi zikloa antolatu dugu. Ziklo honetan Kimika Fakultateko kideak Fakultatean ikertzen diren hainbat gairen inguruan arituko dira Ernest Lluch kultur etxean, publiko orokorrari irekitako hitzaldietan. Hauek hilabetean behin izango dira, Materialen Fisika Zentroko (CFM/MFZ) komunikazio arduradunak, Idoia Mugikak aurkeztuta. Hizlarien artean profil askotariko Fakultateko kideak izango dira, hala nola, Euskadi Ikerkuntza Sariak, proiekzio handiko ikertzaile gazteak eta zientziaren zabalkuntzan adituak. Hona hemen hitzaldien zerrenda.
Hitzaldien zerrenda
- Urtarrilak 14–14 de enero. Pedro M. Echenique “Ciencia. Belleza. Futuro”
- Otsailak 11–11 de Febrero. Jose M. Asua. “Polímeros y desarrollo sostenible”
- Martxoak 11–11 de marzo. Daniel Reta “¿Todo eso con electrones?”
- Apirilak 8–8 de abril. Ana Beloqui/Lide Arana “Bizidunen mundua: Bioteknologiaren aurrerapenak / Seres vivos: avances en biotecnología “
- Maiatzak 13–13 de mayo. Sara Barja. “Explorando la materia átomo a átomo”
- Ekainak 10–10 de junio. Jesus M. Ugalde. “Ideien Kimika. Unibertso Kimikoaren azken muga”
- Irailak 23–23 de septiembre. Haritz Sardon. “Garapen jasangarrirako Polimeroak“
- Urriak 14–14 de octubre. Ane Bordagaray/Jon M. Matxain. “Koloreen Kimika”
- Azaroak 25–25 de noviembre. Zoraida Freixa. “La Química de los Metales”
- Abenduak 16–16 de diciembre. Fernando Cossio. “Fármacos de nueva generación”