inf_nuestrafacultad

Gure Fakultatea

Donostiako Kimika Fakultateak (Gipuzkoako campusa) 45 urte inguru ditu, eta urte horietan hazi eta aurrera egin du ikerketako zenbait arlo zientifikotan. Arlo horietan guztietan polimeroak, kimika organikoa, ingeniaritza kimikoa, fisika eta diseinu molekularra nabarmentzen dira. Gaur egun, Espainiako ikerketa zentrorik nagusienetakoa da eta nazioarteko sare handi bateko kide ere bada.
Hiru hizkuntzatan ematen dira klaseak: gazteleraz, euskaraz eta beste batzuk Ingelesez.
Donostia uda igarotzeko euskal hiri ospetsu bat da, Bizkaiko golkoan dago eta kokapen aparta du. Hiria mendiz inguratuta dago eta Europako hondartzarik onenetako 3 ditu. Hiri txiki eta apaina da, gastronomia oso goxoa dastatzeko jatetxe eta taberna ugari ditu, hamaika pintxo tentagarri eta arropa-denda politak.
Horrek guztiak ikasleei giro akademiko bikaina eskaintzen die.