DONOSTIA is SCIENCE
2025an UPV/EHUko Kimika Fakultateak 50 urte beteko ditu. Bost hamarkada hauetan zehar, Donostian eta Euskal Herri osoan, ikerkuntza zientifikoaren eta innobazio kulturaren garapenean paper nagusia izan du Fakultateak. Bere ikertzaileen lanari esker izen handiko lau ikerkuntza zentro jaio dira, CIDETEC, Donostia International Physics Center (DIPC), Materialen Fisikako Zentroa (CFM/MFZ) eta POLYMAT. Honetaz gain, Fakultateko ikertzaile asko erreferente dira beraien ikerketa esparruetan. Honen adierazle dira Fakultateko 7 ikertzailek prestigio handiko Euskadi Ikerkuntza Saria irabazi izana. Urteurren hau aukera ezinhobea da lortutakoa hiriko komunitate zientifikoa osatzen duten beste eragileekin batera ospatzeko. Modu honetan, Fakultatearen eta Donostiako beste Ikerketa Zentruen artean kolaborazio berriak bultzatuko lirateke, gaur egun hiriko komunitate zientifikoaren artean dagoeneko esistitzen diren loturak sendotuz, etorkizuneko erronkei indartsuago aurre eginez.
HELBURUAK
- Lankidetza berriak ezartzea eta Fakultatearen eta Donostiako beste Ikerketa Zentroen artean dauden loturak finkatzea.
- Hiriko ekosistema zientifikoa sustatzea.
- Donostian prestatzen diren ikertzaile gazteen ikerketa aurrerapenak zabaltzea.
- Kimikako hainbat arlotako eta zientziaren veste adar batzuetako zientzialari arrakastatsuak erakartzea.
DATAK
2025eko Maiatzaren 28-30
KONGRESUKO HIZKUNTZA
Ingelera