
MikrobioGUNE 2024 -HEADER

MIkrobioGUNE 2024 - Poster-komunikazioak
Poster-komunikazioak
Aurkezpenerako argibideak
Poster-kontribuzio bakoitza panel bati esleituko zaio, non posterra posizio bertikalean kokatu behar den. Horretarako, gehieneko tamaina 85 cm × 120 cm-koa izango da.
Posterrak Grande Salle-n egongo dira ikusgai. Poster bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio, ekitaldiaren programan agertuko den zenbaki bera, eta kokatzeko jarritako panelen zenbakiarekin bat etorriko da. Posterra esleitutako panelean jarriko da abenduaren 10ean, 8:00etatik 8:30era. Poster-saioak kafearen etenaldietan egingo dira. Bertan, lana aurkezten duen egilea posterretik gertu egotea gomendatzen da, posterraren edukia eskatzen duten bertaratuekin eztabaidatzeko.
Ikasleek aurkeztutako lanak Poster Onenaren sarietarako hautagai izango dira.