II MikrobioGUNE
«MikrobioGUNE II. Basque Mikrobiology Meeting», EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailak eta Neiker Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak antolatuta, 2022ko abenduaren 13an egin zen, Bilbon, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.
Bilera hartan, 161 ikertzaile bildu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko eta autonomia-erkidego mugakideetako hainbat erakundetakoak, mikrobiologiaren hainbat arlotan lan egiten dutenak, hala nola osasunean, ingurumenean, nekazaritzan, abeltzaintzan, etab. Helburu nagusia One Health (“Osasun Bakarra”) estrategia sustatzea izan zen, pertsonen, animalien eta ingurumenaren osasuna zaintzeko komunikazioa eta diziplinarteko lankidetza areagotzeko, denak elkarrekin lotuta daudela uste baita.