I MikrobioGUNE

“MikrobioGUNE: 1st Basque Mikrobiology Meeting” bilera, UPV/EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailak eta CICbioGUNE ikerketa-zentroak antolatuta, 2018ko abenduaren 11n egin zen, Bilbon, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan.
Lehen edizio hau Mikrobiologiaren arloan lan egiten duten ikertzaile, mediku eta industrien sare bat eraikitzeko asmoz sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan eta inguruko eremuetan ezarritako ikerketa-taldeen arteko lankidetzak eta loturak sustatzeko. Hainbat erakundetako 108 parte-hartzaile izan zituen, EAEn, Nafarroan eta Kantabrian kokatutakoak (EHU, CIC bioGUNE, NEIKER, AZTI, Biocruces, Biodonostia, Nafarroako Unibertsitate Gunea, IBBTEC, IDIVAL, Navarrabiomed, etab.)