definizio

Zurezko etxea

Eraikuntza Ingeniaritza jakintza Arloak, Industria Ingeniaritza, Ingeniaritza Zibil eta ildo berdinekoak diren gradu eta masterretan, prestakuntza horrek eraikuntzaren arloan ematen dizkien gaitasun eta eskuduntza profesionalen arabera, ikasleen formakuntza integralaren alde egiten du. Web gune honen bidez, beraz, Ingeniaritzak eraikuntzaren sektorean duen garrantzia ezagutarazi nahi da. Izan ere, hirigintza-garapenetan eta eraikuntza-prozesuetan, uste okerrean jarduera profesional horren esklusibotasuna duten, beste titulazio batzuekin elkarlanean aritzen da.

Arloko kideek diziplina anitzeko talde bat osatzen dute (arkitektoak, industria-ingeniariak, ingeniari zibilak). Talde horrek sektorean parte hartzen duten profesionalen sorta handia ordezkatzen du, eta bakoitzak bere ikuspegia ematen du egin beharreko jardueretan.

Era berean, eta sektorean etengabe ematen ari diren aurrerapenak direla eta, arloko kideak SAREN Ikerketa Taldeko (Sustainable And Resilient built ENvironment) kideak dira, eta eskualdeko, estatuko eta nazioarteko proiektuak zuzentzen edota horietan parte hartzen ari dira. Proiektu horiek eta horietatik eratorritako emaitzak zerrendatzen dira, eragin zientifiko handiko nazioarteko aldizkari eta kongresu indexatuetan argitaratutakoak. Ikerketa-lan horrek ikasleen lankidetza eta kooperazioa eragiten du, proposatutako gaiekin bat datozen Gradu Amaierako Lanak (GrAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) garatuz eta, masterra amaitu ondoren, Doktoretza Tesiak ere idatziz.