Laguntza psikologikorako baliabideak
UPV/EHUk laguntza psikologikoko saioak, tailer psikohezigarri espezifikoak eta ikastaroak eskaintzen ditu, unibertsitatean edozein motatako ikasketak egiten ari diren eta zaurgarritasun psikologikoko egoeran dauden ikasleei zuzenduak..
Laguntza psikologikoa
Unibertsitateak Arreta Psikologikorako Zerbitzua dauka, zeinak eskaintzen dizkizun 8‑10 laguntza, aholkularitza eta orientazio saio, zure ongizate psikologikoari eragin diezaioketen arazoei aurre egiteko.
- Arreta Psikologikorako Zerbitzuari buruzko informazioa
- Harremanetarako: sap@ehu.eus
Ikasleentzako tailerrak
Arreta Psikologikorako Zerbitzuak lehen eta bigarren mailako prebentzio programak eskaintzen ditu, tailer psikohezigarri moduan egiten direnak. Tailer horietan bi gaitasun transbertsal lantzen dira, bizitzarako trebetasuntzat har daitezkeenak: adimen emozionala eta estresaren kudeaketa.Lauhileko bakoitzean tailer horietako bat eskaintzen da hiru campusetan.
- Eskainitako tailerrak (doakoak)
- Harremanetarako: talleres.sap@ehu.eus