ohiko galderak mugikortasun programetan

Ohiko galderak

1) Zeintzuk dira mugikortasun programaren batean parte hatzeko baldintzak? Hauexekdira bete beharreko baldintzak:

  • Hautaketa prozesua hasterako lehen mailako irakasgai guztiak gaindituak izatea.
  • Lehen mailan bataz beste gutxienez 6,Seko kalifikazioa izatea.
  • Latinoamerikako egonaldiak lauhilabeteko bakarrekoak dira eta ezin izango dira luzatu.
  • GRALik ez da onartzen hitzarmen akademikoetan.
  • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako titulazioetan, Minorren izaeradela eta, ikasleek ezin izango dute 4. kurtsoan mugikortasun programetan parte hartu

2) SICUEn parte hartu dezaket urtarrileko deialdian gainditzen badut lehengo kurtsoko gainditu gabe nuen ikasgaia?

Bai, beste guztietan ez, baina SICUEko esleipenak martxo inguruan egiten direnez, kasu bakarra da.

3) Zenbat denbora egon naiteke norakoan?

Norako bakoitzak bere hilabete kopurua eskainiko du. Dena dela, SICUE, Eramus + eta Beste Norakoak programek aukera ematen dute egonaldia murriztu edo luzatzeko.

Amerika Latinaren kasuan ez, lauhileko bat bakarrik egon zaitezkete bertan.

4) Erasmus+ eta SICUE deildiak hatera ateratzen dira?

Ez, azaroa bukaera aldera SICUE ez beste guztiak aterako dira. Eta azken hau, otsaila inguruan argitaratzen ohi da. Dena den, UPV/EHUko Nazioarteko bulegoan datak begiratzea komeni da informazio hau ziurtatzeko.

5) Diru laguntzak daude programa guztietarako?

SICUE programak ez du diru laguntza zehatzik. Dena dela, diru laguntzen inguruko informazio gehiago behar izanez gero sakatu hemen.

Informazio gehiago: movilidad.internacional@ehu.eus

6) Bekek %100 ordaintzen al dute?

Ez, bekek normalean zati bat bakarrik ordainduko dute eta normalean, itzultzean jasoko da zati bat.

7) 9 hilabetetako egonaldia egiten badut Erasmus + programaren bidez, 9 hilabetetakodiru laguntza jasoko dut?

Ez, gehienez 7 hilabetetako diru laguntza jasoko duzu. Informazio gehiago: movilidad.internacional@ehu.eus

8) Amerika Latina programetan ikasturte osoa egon naiteke?

Ez, programa bakarra da lauhileko bat bakarrik egon zaitezketena.

9) Eskaera egin aurretik interesatzen zaizkizun harrerako unibertsitatetan zure titulazioko ikasketak ematen dituztela egiaztatzea komeni da?

Bai, ikasleen ardura da hau egiaztatzea egonaldia eskatu baino lehen. Bereziki Amerika Latina eta Beste Norakoak programetan. HitzarmenakEHUrenak direnez, beste fakultateetako ikasleekin partekatzen baitira.

10) Hizkuntza baldintzak aztertzea komeni da eskaera egin aurretik?

Bai, ikaslearen ardura da hau egitea, eta bereziki Eramus+ eta Beste Norakoak programetan.

11} UPV/EHUn matrikulatu behar ditut norakora eramango ditudan ikasgaiak edotaikasturte horretan egin nahi ditudan guztiak?

Ikasturte horretan egin nahi diren ikasgai guztietan matrikulatu behar da ikaslea UPV/EHUn. UPV/EHUnegin edota beste norako batean

12) Mugikortasun plaza bat esleitzeak EZ du esan nahi helmugako unibertsitateak onartuzaituenik?

Ez. EHUk esleitzen badizu, inolako gasturik egiten hasi baino lehen, norakoak onartzen zaituela bermatzea ezinbestekoa da.

13} Zeintzuk dira ikaslearen betebeharrak hitzarmen akademikoari dagokionean norakora joan aurretik?

Joan aurretik zentroko koordinatzailerekin behin-behineko hitzarmen akademiko bat adostu eta sinatu behar da, fakultateak zehaztutako epemugetan.

14} Zeintzuk dira ikaslearen betebeharrak hitzarmen akademikoari dagokionean, norakoan dagoenean?

Behin behineko den hitzarmen hori behin betikora pasa behar da lehenbailehen. Horretarako, bi unibertsitateetako koordinatzaileekin adostu eta behin betikora pasako da. Orduan, hiru alderdiek sinatu beharko dute: bi koordinatzaileek eta ikasleak. Hau fakultatean entregatu behar da eta ezinbestekoa da prozedura akademiko eta administratibo guztietarako.

15} Zeintzuk dira ikaslearen betebeharrak hitzarmen akademikoari dagokionean norakotik bueltatu aurretik?

Ziurtatu GAURen dagoen hitzarmena zuzena dela eta behin betikoan dagoela. Horretarako, zalantzaren bat izanez gero, jarri zaitez lasai fakultateko koordinatzailearekin.

16} Zeintzuk dira ikaslearen betebeharrak etxera bueltatu bezain laster?

Jatorriko fakultateko koordinatzaileri notak entregatu, ORira egonaldi-amaierako ziurtagiria entregatu eta asebetetze-inkesta bete.

17} Hitzarmen akademikoan gaindituta" edo "gutxiegi" kalifikazioa jaso duten irakasgaiak ezin izango dirahelmugako unibertsitatean gauzatu?

Hori da, baina "aurkezteke" kalifikazioa duten irakasgaiak bai.

18} Onartutako egonaldian, trukearen baitan matrikulatutako kredituen %50 gainditubehar da gutxienez?

Bai, hori da gutxienez gainditu behar dena.

19}Norberak arduratu behar da Helmugako unibertsitatean onartua izateko kudeaketaz?

Bai, fakultatetik esleitzen dira norakoak baina gero ikaslearen ardura da onartua izateko kudeaketa.

20) Eta ostatua bulegotik kudeatzen da?

Ez, hori ere ikasleak antolatuko du.

21}Aseguru medikoa derrigorrezkoa da mugikortasun programa batean parte hartzeko?

Bai, atzerrira joan baino lehen, medikuntza, istripu eta aberriratzeko aseguruaren ziurtagiria (edozein aseguru partikular bat) utzi beharko da Nazioarteko Harremanetarako bulegoan. Ikasleak ziurtatu beharko du medikuntza aseguruak atzerrian eginen duen egonaldi OSOA betetzen duela. Tramite hau betetzen EZ bada, programatik ken daiteke eta zigortu egingo da, hau da, salbuetsita geratuko zara Errektoreordetza honek deialdi honen barman gestionatutako gainontzeko mugikortasun-programetarako eskabide eta hautaketa-prozesuetatik eta UPV/EHUren Errektoreordetzak gestionatutako mugikortasun-programa guztien hurrengo deialdirako eskabide eta hautaketa-prozesuetatik at geratuko zara. Informazio gehiago:

https://www.ehu.eus/eu/web/kontratazioa/borondatezko-asegurua 

22) Zer da Buddu programa eta nola parte hartu dezaket bertan?

Buddy Programa, UPV/EHUko Nazioarteko Hedakuntzako Errektoreordetzak antolaturiko ekimena da, nazioarteko bisitariak (Erasmus, Latinoamerika, Beste Norakoak izeneko programetan datoztenak edo nazioarteko ikertzaileak) laguntzeko, bai hirian, bai campusetan. Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/nazioarteko-harremanak/ehuko-ikasleak/ikasleak-ikasleei-laguntzen/zer-da-buddy-programa 

23) Pedagogiako, Gizarte Hezkuntzako, Gizarte Antropologiako edo Filosofiako ikaslea banaiz, nire mugikortasuna burutu dezaket laugarren mailan?

Mugikortasuna burutzeak laugarren mailako lehen lauhielkoan zailtasun bat inplikatzen du Pedagogiako, Gizarte Hezkuntzako eta Gizarte Antropologiako graduetan. Horregatik, beste praktika programetan izena ematea gomendatzen da, adibidez, Garapenerako Lankidetza Praktiken Programa Gaztenpatiaren bidez. Ez da gomendatzen mugikortasuna laugarren mailako bigarren lauhilekoan edo ikasturte osoan burutzea, Gradu Amaierako Lana Fakultatean nahitanahiez burutu behar delako eta honek ikasketetan atzerapena ekarri dezakeelako.

24) Pedagogia, Gizarte Hezkuntza, Gizarte Antropologia, Filosofia edo Gradu Bikoitzeko ikaslea banaiz, parte hartu dezaket hirugarren eta laugarren mailan Mugikortasun programa batean?

Denbora mugak ezartzen dituzte Mugikortasun programek. Muga horiek ezagutzeko, deialdiak aztertu behar dira. Gainera, mugikortasuna burutzeak laugarren mailako lehen lauhielkoan zailtasun bat inplikatzen du Pedagogiako, Gizarte Hezkuntzako eta Gizarte Antropologiako graduetan. Horregatik, beste praktika programetan izena ematea gomendatzen da, adibidez, Garapenerako Lankidetza Praktiken Programa Gaztenpatiaren bidez. Ez da gomendatzen mugikortasuna laugarren mailako bigarren lauhilekoan edo ikasturte osoan burutzea, Gradu Amaierako Lana Fakultatean nahitanahiez burutu behar delako eta honek ikasketetan atzerapena ekarri dezakeelako.