Fakultateko Ikasleentzako Mugikortasun Programak
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak bere ikasleek mugikortasun programa desberdinetan parte hartzeko aukera sustatzen du. Programa hauek atzerriko naiz estatuko unibertsitate desberdinetan egonaldiak egiteko aukera ahalbidetzen dute, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren Mugikortasunerako Programen barnean.
Fakultateko graduko ikasketetarako Mugikortasun Programak
Fakultateko graduko ikasketetarako Mugikortasun Programak:
-
Erasmus programa
Lauhileko bakarreko edo ikasturte osoko egonaldi akademikoak Europako unibertsitateetan (kontsultatu GAUR). Deialdian parte hartzeko baldintzak eta diru-laguntzak: + Informazioa -
SICUE programa
Lauhileko bakarreko edo ikasturte osoko egonaldi akademikoak Espainiako unibertsitateetan (kontsultatu GAUR). Deialdia eta parte hartzeko baldintzak: + Informazioa -
Latinoamerika
Lauhileko bakarreko egonaldi akademikoak Latinoamerikako unibertsitateetan (kontsultatu GAUR). Deialdian parte hartzeko baldintzak eta bekak: + Informazioa -
Beste norakoak
Egonaldi akademikoak mundu osoko unibertsitateetan, Europakoak, Latinoamerikakoak eta Espainiakoak izan ezik, lauhileko bakarreko edo ikasturte osokoak (kontsulatu GAUR). Deialdian parte hartzeko baldintzak eta bekak: + Informazioa
Parte hartzeko bete beharreko baldintzak
Mugikortasun programetan parte hartzeko bete beharreko baldintzak:
- Hautaketa-prozesua hasi aurretik lehen mailako irakasgai guztiak gaindituta izatea.
- 1. mailan 6 '5eko batez besteko nota izatea.
- Latinoamerikako egonaldiak lauhileko bakarrekoak dira, luzatzeko aukerarik gabe.
- Ez da GRALa hitzarmen akademikoan sartuko.
- Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako titulazioetan, Minorraren ezaugarriak direla eta, ezin izango da 4. mailan mugikortasun-programetan parte hartu.
- GBko ikasleek mugikortasun programetan parte hartu ahalko dute 3. mailan (lehen lauhilekoan edo ikasturte osoan) eta 4.mailako (1.lauhilekoan). Informazio gehiago
Hartu beharreko gomendioak
Kontuan hartu beharreko gomendio garrantzitsuak:
- Eskaera egin aurretik, ikasleak egiaztatu beharko du helmugako unibertsitatean UPV/EHUko bere titulazioan ikasitakoekin bat datozen irakasgaiak burutu ahal izango dituela. Plaza bat lortzeak ez du bermatzen hitzarmen akademikoaren oniritzia.
- Mugikortasun-programei buruzko informazio orokorra Nazioarteko Harremanen webgunean dago. Mugikortasun-programei buruzko izapide guztiak GAUR bidez egiten dira.
- Informazio guztia @ikasle.ehu.eus helbidera bidaliko da. Ezinbestekoa da helbide elektroniko hori erabiltzea.
- Kontaktua fakultatearekin egingo da, hefa.internacional@ehu.eus helbidetik eta UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako Bulegotik (ORI). Garrantzitsua da bi bulegoekin komunikazio arina izatea.
Fakultateko masterreko ikasleentzako mugikortasun-programak
Fakultateko masterreko ikasleentzako mugikortasun-programak
Mugikortasun-programetan parte hartu nahi duten fakultateko masterreko ikasleek fakultateko mugikortasun-koordinatzailearekin (hefa.internacional@ehu.eus ) eta ikasten ari den edo ikasiko duen masterraren arduradunarekin kontsultatu beharko dituzte aukerak.
Araudia
Araudi orokorra: + informazioa
Mugikortasun kalifikazioak bihurtzeko sistema
UPV/EHUko kalifikazioen eskalara egokitzeko proposamena mugikortasun programetan parte hartzen duten ikasleentzako kontsultatu daiteke hurrengo dokumentuan.
Informazio bilerak