Matrikula PTFP/LHIT

LHIT Diplomaren Matrikula

Matrikula:  2023ko irailaren 4tik  8era.

Matrikula Internetez egin behar da UIK Udako Ikastaroen aplikazioan honako helbide honetan: EHUprest: Lanbide Heziketako irakasle teknikoen prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa | UIK

Arazoren bat sortuko balitz, Berezko Ikasketen Unitatera, e-mail: alumnado.ensenanzaspropias@ehu.eus jo ahal duzu eta xede horretarako inprimakia (Matrikulatzeko eskaria (ME/SM-7) (pdf,86.00Kb))

Eskatutako dokumentazioa

  • NANaren fotokopia (espainiar nazionalitatedunak), nortasun txartelaren fotokopia (Europar Batasuneko beste herrialde batzuetakoek) edo PASAPORTEAREN fotokopia edo EGOILIAR TXARTELAREN fotokopia (Europar Batasunetik kanpokoek).
  • Berezko ikasketetarako sarrera-tituluaren fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa, biak parekatzeko; edo titulua eskatu izanaren agiria.
  • Atzerriko hizkuntzaren batean B1 maila ziurtatzen duen agiriaren Graduondoko fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa, biak parekatzeko; edo ziurtagiria eskatu izanaren agiria.
  • Argazki bat, atzean izena eta deiturak idatzita.
  • Ordainagiria.
  • Aplikatu beharreko salbuespenen justifikazioa.