Filosofiako Gradua
Filosofiak gizakia aztertzen du, haren dimentsio guztiak aintzat hartuta. Jakintzari, egiari, edertasunari, adimenari eta hizkuntzari buruzko gogoetak egiten ditu. Diziplina bizia eta malgua da; izan ere, pertsonengan eragina duten garaian garaiko alderdiei erreparatzen die. Gaur egun, esate baterako, zientziaren etika (eutanasia, klonazioa), enpresen gizarte erantzukizun korporatiboa eta integrazio gatazkak aztertzen ditu. Egungo gizarteak filosofoen beharra du.
Filosofiako Graduak prestakuntza emango dizu, giza esperientziaren eta giza jardueraren askotariko alderdiren gainean ikuspegi kritikoa eta argudiatua izan dezazun. Era berean, zientziak egoki erantzun ezin dituen arazoak aztertzen ikasiko duzu.
Horrez gainera, borondatezko praktikak egin ahal izango dituzu, filosofiak ekarpen handiak egin ditzakeen arlo jakinetan.
Informazio zehatzagoa hurrengo esteketan aurkituko duzu: Filosofiako Gradua (matrikula, ikasketa plana, irakasleak, egiaztapena, jarraipena eta akreditazioa)