ildo estrategikoak

HEFAren Ardatz Estrategikoak 2023-2025

Fakultateko Batzarrak onartua (2023/10/24)

Dokumentu honetan zehaztuko ditugu UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia (HEFA) Fakultateak hurrengo bi urteetan inplementatu nahi dituen ardatz estrategikoak. Dekanotza Taldeak identifikatutako ardatzak dira, hasiera batean, baina, ondoren, HEFA Fakultateko Kalitate Batzordeak eta Fakultateko Batzarrak onartu zituen, 2023ko urriaren 18an eta 2023ko urriaren 24ean, hurrenez hurren.

...

EGITEKOA

HEFA Fakultatea hezkuntzaren, filosofiaren eta antropologiaren jakintza arloak biltzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-zentro publikoa da. Herritarrei eta profesionalei kalitatezko prestakuntza ematen aritzen da eta goi mailako ikerketa garatzen du, goian aipatutako esparruetan ezagutza sortuz, pentsamendu kritikoa eta etikoa bultzatuz, eta komunitatean zabalduz. Zerbitzu publikoa eskaintzen du eta bultzatu nahi ditu eredu berritzailea, jasangarria, inklusiboa, euskararen normalizazioaren eta gizarte eleanitzaren aldekoa, eta aukera berdintasuna eta gobernantza parte hartzailea.

IKUSKERA

HEFA Fakultateak izan nahi du hezkuntzaren, filosofiaren eta antropologiaren jakintza arloetan kalitatezko prestakuntza eta ikerkuntza garatzen duen erreferentziazko zentro publikoa eta euskalduna eta, bere eguneroko jardunean, gizartearekiko erantzukizunean berresten du aniztasunaren errespetuan eta etengabeko hobekuntza prozesuetan aritzeko nahia.

HEFA Fakultatearen ikuskerak hiru alderdi nagusi biltzen ditu:

  • HEFA Fakultateak elkarlana eta ilusioa oinarri dituen kudeaketa garatu nahi du, ikuspegi integral, malgu eta etengabeko eraikuntzatik abiatuta. Barne aniztasuna, hots, HEFA osatzen duten kideen jatorria, ibilbidea eta identitatea, errespetatuz eta artikulatuz.
  • Eguneroko jardun konprometituaren bidez, gizartean rol esanguratsua bete nahi du, euskararen normalizazioa, irakaskuntza- eta ikerkuntza-berrikuntza, munduarekiko begirada kritikoa eta erantzukizuna uztartuz erantzuteko behar sozialei eta kulturalei, gizarte eraldatzaile eta justu baten alde ekiteko.
  • Irakaskuntza eta ikerkuntza arduratsua garatu nahi ditu eta, aldi berean, komunitatearekin elkarlana eta kolaborazioa bultzatu, eragileen arteko talde lana, mugikortasuna eta internazionalizazioa ahalbidetuz eta babestuz.

BALIOAK

HEFA Fakultateak bere egiten dituen balioak honakoak dira:

Erantzukizuna/Gardentasuna/Bizikidetza/Kritikotasuna/Hausnarketa/Eraldaketa/Konpromisoa/Profesionaltasuna/Askatasuna/Ikuskera_irekia/Euskalduntasuna/Eleaniztasuna/Parekidetasuna/Ekitatea/Lankidetza/Elkartasuna/Aniztasuna/Inklusibitatea/Ilusioa/Nazioartekotzea.