IKASLAGUN

Boluntariotza

 

 

IKASLAGUN programa UPV/EHUren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektu instituzionalizatua da.

BOLUNTARIOTZA PROGRAMA 

IKASLAGUN programa Gipuzkoako Foru Aldundiaren babeseko egoitza-baliabideetan (harrera-etxebizitzak) egiten da, eta Lehen Hezkuntzako haurrentzat da.

  • Zer egingo lukete ikasleek boluntariotzako aldian?

Astero, babeseko egoitza-baliabide batera joango dira, haurrei errefortzu akademikoa eskaintzera, hezkuntza-laguntza pertsonalizatua egiteko eta esperientziak eta ezagutzak partekatzeko, bai eta gizarte-elkarguneak eta ikaskuntza pertsonala ahalbidetzeko ere.

  • Zertarako? Haurrek errefortzu akademikoa jaso dezaten.
    • Errendimendu akademikoa hobetzeko.
    • Laguntza-sarea zabaltzeko.
    • Laguntza pertsonalizatua izateko.
       
  • UPV/EHUko ikasleek 3 kreditu ECTS lortzen dituzte, honako hauez gain:
    • Gaitasun pertsonalak, akademikoak eta sozialak eskuratzea.
    • Etorkizunean lanbidea hobeto betetzeko aukera ematen duten errealitate sozial berriak aurkitzea.
    • Hezkuntza-baldintzen berdintasuna bermatzen laguntzea.

HARREMANETARAKO DATUAK