Hazi eta Ikasi Elkartasunezko Laguntza Gelak

Boluntariotza

"Hazi eta Ikasi" Elkartasunezko Laguntza Gelak irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, eta helbururik inportanteena da egoera sozio-ekonomiko eta kultural zaurgarrian dauden familien seme-alabei eskola-laguntza pertsonalizatua ematea.

BOLUNTARIOTZA PROGRAMA 

Eskola-errefortzu solidarioa Donostiako lau auzotan egiten da: Amara, Antigua, Bidebieta eta Egian. 7 eta 14 urte bitarteko haurrak, eskola-ordutegiaren ondoren, astean pare bat egunetan artatzen ditugu ordu eta erdiko saioetan, astelehen eta azteazkenetan edo astearte eta ostegunetan, 17:15etik 18:45era bitartean. Boluntarioek oso modu pertsonalizatuan laguntzen dute, eskolako lanak egiten eta zalantzak argitzen. Bakoitza, gehienez ere 1 edo 2 haurrekin. 26 ikastetxerekin elkarlanean aritzen gara. Beraiek dira premia handieneko kasuak detektatu eta proposatzen dizkigutenak. Ikastetxeek ikasleen gabezia akademiko espezifikoei buruzko informazioa ematen digute, eta ikasleen familiekin harremanetan jartzen gaituzte, elkarrekiko konpromisoa hartzeko.

HARREMANETARAKO DATUAK