mundurako trantsizio bekak 2024

Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko bekak

Izen emateko  azken eguna 2024ko Maiatzak 10.
Plaza esleitu zaien ikasleen zerrenda ekaineko lehen astean hemen argitaratuko da.

HELBURUA

Hezkuntza-esparrutik lan-mundurako trantsizioa sustatzeko 3 hilabeteko esperientzia eskaintzen da, ikastetxe, lantegi edo erakundeetan.

 Aurten gure fakultatean 39 beka eskainiko dira.  Praktikaldi egonaldiek  3 hilabete iraungo dute,  ikasleek 1.500 euro gordin eta formakuntza osagarria jasoko dute Unibertsitatetik. Ikasleek beraien egoeraren araberako praktikaldia hautatuko dute.

HAUTAGAIAK

  1. 2023/24 ikasturtean  4º mailan matrikulatuek, beti ere titulazioa bukatzeko  20 ECTS baino gutxiago falta bazaizkie, “uztaila-abuztua-iraila” praktikaldia.
  2. 2023/24 ikasturtean Graduko titulua eskuratu dutenek edo 2024/25
    ikasturtean matrikulatutakoek, beti ere titulazioa bukatzeko  20 ECTS baino gutxiago falta bazaizkie, “urria-azaroa-abendua”  praktikaldia.

ESLEIPEN IRIZPIDEAK

  • Elkarte, lantegi edo ikastetxeak ikastegiarekin praktiketarako hitzarmena sinatuta badu, trantsizio bekadun ikasleak ezingo du ordezkatu hitzartutako Practicum ikaslearen plaza.
  • Gradu bakoitzeko beka kopurua matrikulatua duen ikasle kopuruaren araberakoa izango da.
  • Praktikaldirako proposatutako erakundeak gutxienez 2 urtetako ibilbidea egiaztatua izan beharko du.
  • Ikaslearen akademi espedientea.
  • Lehentasuna izango dute aurreko deialdietan onuradun izan ez diren ikasleek

IZEN EMATEKO BETE BEHARREKOA

DATAK:

Izen emateko  azken eguna 2024ko Maiatzak 10.
Plaza esleitu zaien ikasleen zerrenda ekaineko lehen astean webgunean argitaratuko