info matrikula aurrez aurreko

Aurrez aurreko matrikula graduko lehenengo mailarako

Matrikula nola egin

Ikasleak matrikula egingo du HEFA IIn,  2.1 Gelako ordenagailua erabiliz (Oñati plaza, 3) eta aplikaziora sartzeko gakoekin joan beharko duzu (erabiltzailea eta pasahitza). Eskuliburua
Ikasleak aurrez aurre joaterik ez badu eta haren izenean norbait badator, ikasle interesdunaren NANaren fotokopia aurkeztu beharko du, baita baimena ere Autorización (pdf, 20kb), behar bezala sinatuta. Halaber, ordezkariak aplikaziora sartzeko gakoekin, erabiltzailearekin eta pasahitzarekin joan beharko du.”

Matrikularen data

Matrikula egiteko txanda ikaslearen onarpen notaren arabera esleituko da. Matrikula  egin ahal izango duzu esleituko zaizun egunean eta orduan, onarpenean adierazitako ikastegianEz baduzu egiten matrikula esandako egunean eta orduan, plazari uko egiten diozula ulertuko dugu

Matrikula egiteko epe bakoitza amaituta, plaza hutsak berreskuratzen dira, itxaron zerrendan dauden ikasleei esleitzen zaizkie eta onartuen zerrenda berri bat argitaratzen da. Horrela plaza guztiak esleitu arte. Aukera hobe batean onartua bazara, berriro esleituko zaizu eguna eta ordua matrikula egiteko, jakinaraziko zaizun ikastegian.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Matrikularen ordainketa helbideratu nahi baduzu, aurrez aurreko hitzordura joan beharko duzu bankuko datuekin, matrikula egiteko unean grabatzeko. Bestela, txartel/bizum/Mipago Wallet bidezko ordainketa hautatu beharko duzu. Eta, ondoren helbideratze kontu bat gehitu nahi baduzu, email bat bidali beharko duzu HEFA IIko Idazkaritzara ordainketa helbideratzeko inprimakia (pdf, 75 Kb) beteta eta sinatuta.

Matrikula egiteko behar diren gainerako dokumentuak UPV/EHUren aplikaziora (GAUR) igo beharko dituzu matrikula egin eta 10 eguneko epean, zure ikasle-profilean sartuta, "Matrikulak" karpetan, "Matrikularako aurkeztu beharreko dokumentazioa" adarrean:

  • Argazkia, beharrezkoa ikasle txartela egiteko
  • NAN / Nortasuna egiaztatzeko agiria
  • Unibertsitatean sartzeko aukera eman dizuten probaren edo ikasketen fotokopia konpultsatua, CSVrekin egindako kopia, edo ziurtagiri akademiko pertsonalaren fotokopia eta originala. UPV/EHUko ikasleek ez dute agiririk aurkeztu behar
  • Prezioak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murrizteko kasuetan (prezioei buruzko agindua), hori egiaztatzen duen agiria:
    • Ohorezko matrikula batxilergoan
    • Familia ugaria
    • Ikaslearen desgaitasuna (>=% 33) edo zuzeneko senide batena (>=% 65)
    • Terrorismoaren biktimak eta senideak
    • Genero indarkeriaren biktimak eta 25 urte baino gutxiagoko semealabak
    • Nazioarteko babesaren eskatzaileak eta onuradunak eta aberrigabeak, errolda-ziurtagiria barne.
    • Erroldatze ziurtagiri kolektiboa interesatuak badu desgaitasun bat daukan zuzeneko senidea, genero indarkeriaren biktima baten seme edo alaba bada (25 urte baino gutxiagokoa), edota terrorismoaren biktima baten senidea.
  • Ikasleak espedientea lekuz aldatu beharko du unibertsitatean sartzeko proba UPV/EHUn egin ez badu, edota unibertsitateko beste ikasketa batzuetan matrikulatuta egon bada.

 

MATRIKULEI BURUZKO INFORMAZIOA
HEFA II-ko Idazkaritza
hefa.idazkaritza@ehu.eus
Tel. 943 01 8456 / 7041 / 8236 / 8235