Kredituen transferentzia eta onarpena lan-esperientziagatik
ESKAERA EPEA: 2024ko irailaren 9tik 20ra.
DOKUMENTAZIOA:
- Gizarte Segurantzaren lan-bizitzaren ziurtagiria
- Enpresen ziurtagiria, honako hauek zehaztuz: betetako eginkizunak, egindako jarduerak eta horien iraupena, eta, ahal bada, eskuratutako eskumenak.
- Eskatzen duenak azalpen-memoria bat egin beharko du. Memoria horretan, berariaz aipatu eta justifikatu beharko du lan-esperientziaren bidez eskuratu duen korrespondentzia, bai eta kredituak ematea nahi duen irakasgaietako korrespondentzia ere.
- Eskaera bete eta idazkaritzan entregatu (hitzorduaren egunean) dokumentazioarekin batera.
Hautazko kredituak ez matrikulatzea gomendatzen da. Behin eskaera ebatzita, matrikula luzatzeko epea irekiko da, beharrezkoa izanez gero.
Horrela, matrikularen gainkostua saihestuko da.
Horrela, matrikularen gainkostua saihestuko da.
Eskaera hau bete eta entregatu beharko duzu dagokizun eraikinaren idazkaritzan.
Esperientzia profesionalagatik kredituak aitortzeko irizpideak (2018/05/16ko batzarrean onartuta )
EHU-ko GRADUKO IKASKETETAN KREDITUAK TRANSFERITZEKO ETA AITORTZEKO ARAUTEGIA
9. artikulua.– Titulu ez-ofizialak eskuratzeko aukera eskaintzen duten unibertsitate-ikasketetan egindako kredituak eta egiaztatutako lan-esperientzia nahiz esperientzia profesionala.
- Barneratutako gaitasun eta ezagutzen arteko egokitzapena aintzat hartuta, aitorgarriak izan daitezke titulu ez-ofizialak eskuratzeko aukera eskaintzen duten unibertsitate-ikasketetan egindako kredituak, baita egiaztatutako lan-esperientzia nahiz esperientzia profesionala ere, baldin eta esperientzia horrek zerikusia badu egin nahi den tituluaren berezko gaitasunekin.
- Lan-esperientzia edo esperientzia profesionala eta unibertsitate-ikasketa ez-ofiziala aintzat hartuta aitortutako kreditu kopurua ezingo da ikasketa-planeko kreditu guztien % 15 baino handiagoa izan. Kreditu horiek aitortuz gero, ez da kalifikaziorik erantsiko, hortaz, ez dira kontuan hartuko espedientearen baremaziorako.
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen (HEFA) esperientzia profesionalagatik kredituak aitortzeko irizpideak:
- Araudiaren arabera, 36 kreditu aitortu ditzakegu esperientzia profesionalagatik.
- Ikasleak esperientzia profesionalak zerikusia duela tituluan lantzen diren gaitasunekin ongi justifikatu beharko du. Horretarako, txosten bat idatzi beharko du aitortzeko eskatzen dituen kredituak lan-esperientziaren bidez lortu dituela justifikatuz.
- Txostenak Dekanotzan aztertuko dira eta Akademia Antolakuntzarako Batzordeak azken erabakia hartuko du. Kredituak aitortzeko esperientzia profesionalaren ordu kopurua eta titulazioaren gaitasunekiko egokitasuna aintzat hartuko dira.
- Eskaria onartzeko ikasleak gutxienez 9 hilabeteko esperientzia profesionala justifikatu beharko du.
- Esperientzia profesionalagatik bakarrik kreditu hautazkoak eta Practicum I-a aitortuko dira.