Asset Publisher

7. Topaketak

Aurrez-aurreko partaidetza

UPV/EHUko Psikologia Fakultateko eta HEFA Fakultateko Areto Nagusia. Tolosa Hiribidea, 70. Donostia

Izen ematea azaroaren 20ra arte (www.medicusmundigipuzkoa.eus)
• Ingelesa-gaztelania-ingelesa aldi bereko itzulpena egongo da.
• UPV/EHUko ikasleentzat kreditu erdia edo osoa.
Bertaratze-ziurtagiriak banatuko dira.
Doakoa.

Helburuak

  1. Jendartea fundamentalismoen aurkako borrokara gerturatzea Ipar eta Hego globaleko erakunde zein mu-gimenduen arteko topaketa eta elkarrizketen bitartez.
  2. Gaur egungo arazo soziopolitiko desafi atzaileenei heltzea, bai eta feminismoarekin, antirrazismoarekin eta giza eskubideen aldeko borrokarekin dituen elkarguneei ere.
  3. Justizia sozialaren aldeko eraldaketa esperien-tziak partekatzea eta sustatzea, gorputzaren, espazio publikoaren eta zaintza kolektiboaren (bir)jabetzea ba-lioan jartzeko.

Norentzat da?

  • Unibertsitateko ikasle eta irakasleak.
  • Aktibistak, erakundeetako ordezkariak eta sare-feministak eta antirrazistak, giza eskubideen eta sexu eta ugalketa-eskubideen aldeko eragileak.
  • Berdintasuneko zein garapenerako lankidetzako teknikariak.
  • Gaitegian interesa duen pertsona edo erakunde oro.

Sarrera

Fundamentalismoei buruzko VII. Topaketa hauek gaur egungo testuinguru soziopolitikoa eta feminismoarekin eta arrazismoaren aurkako eta giza eskubideen aldeko borrokarekin dituen elkarguneak aztertzeko gune gisa aurkezten dira. Fundamentalismoek gizarte-arautzat pentsaera bakar eta aldaezin bat defendatzen dute eta hauek adierazpen kultural, erlijioso, ekonomiko zein poli-tiko anitzetan ulertzen ditugu, hauek guztiek ondorio ezin kaltegarriagoak eragiten baitizkio gizakiari modu oroko-rrean, eta sexu-eskubideen eta ugalketa-eskubideen bermeari bereziki.

Mundu mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari dira. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda politikoek txertatzen dituzten eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko testuinguruetara egokitzen diren bi ardatz diskurtsibo nagusi bilakatu dira. Eta gainera, geroz eta nabarmenagoa den prekarietateak diskurtso hauek elikatzen ditu. 

Hala ere, badira esperientzia eraldatzaileak. Ertzetatik mugiarazteko gaitasuna duten erresistentziak eta komunitatea eraikitzeko baliagarriak diren esperientziak. Topaketa hauek elkartzeko, ezagutzeko eta indartzeko gunea izan nahi dute.