HEFA Fakultateko GRADUAK

Asset Publisher

Filosofiako mintegi irekia. Maite Arraiza (EHU): "Trans burmuina eta beste falazia neurobiologiko batzuk".

Datorren ostegunean, hilaren 25ean, kurtsoko azkeneko mintegi irekia izango dugu. Maite Arraiza (EHU) izango dugu mintegian, "Trans burmuina eta beste falazia neurobiologiko batzuk" hitzaldia emango digu. Saioa eguerdiko ordubatean izango da, Fakultateko Batzar Aretoan, eta euskaraz izango da.

 

Trans burmuina eta beste falazia neurobiologiko batzuk 

Maite Arraiza Zabalegi (Euskal Herriko Unibertsitatea)

 

Trans auzia pil-pilean dago azkenaldian. Sexu-generoarekin, arrazarekin eta orientazio sexualarekin lotutako burmuin desberdintasunen bilaketa zientifikoaren ibilbide historikoari jarraiki, azken hiru hamarkadetan, trans* eta zis pertsonen arteko burmuin ezberdintasunen inguruko ikerketa neurobiologikoen loratze bat gertatu da, burmuin mota ezberdinak daudela baieztatzeraino. Honekin batera, ugaritu dira ere azkenaldian identitatea edota transexualitatea burmuinean daudela defendatzen duten gizarte eragile eta profesionalen diskurtsoak. 

Baina, identitatea burmuinean dago? Identitate sexu-generiko bakoitzari burmuin egitura zehatz bat dagokio? Hitz-egin dezakegu, beraz, trans burmuinaz eta trans eta zis burmuinen arteko bereizketa mantendu? Eta, esentzialismoari edota determinismo biologikoari bakarrik lotutako kontu bat al da hau? 

Mintegi honen helburua hirukoitza da:

  1. Teoria eta hipotesi neurobiologiko nagusiak aztertu, bi elementu nagusitan fokua jarriz: trans burmuinaren kontzeptua eta trans* identitateen jatorria. 
  2. Ikuspegi neurozientifiko, biologiko eta filosofiko feministetatik abiatuta, nabarmenki, burmuin mosaizismoa eta elkarlotze prozesual dinamikoa, trans eta zis burmuinen arteko bereizketa, hala nola, trans* identitateen jatorri neurobiologikoaren ideia problematizatu. 
  3. Diskurtso neurobiologikoaren zenbait gurutzaketa eta ondorio sozial erakutsi.