Haur, nerabe eta gazteen alorreko "GazteARTEan 2023" ikerketa BEKA
First publication date: 21/09/2023
Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuak. GazteARTEan ikerketa-bekaren bosgarren edizioa. Proiektuak aurkezteko epea: 2023ko urriaren 5a.
GazteARTEan Irungo Udaleko Gazteria Zerbitzuak GazteARTEan ikerketa-bekaren bosgarren edizioa aurkeztu du. Haurren, nerabeen eta gazteen alorreko gaiak ikertzeko beka bat da, eta 35 urtetik beherako gazteei zuzendua dago.
Ikerketa-lanak 8.000 euroko aurrekontua izango du, eta gehienez ere 8 hilabetean egingo da, esleitzen den egunetik kontatzen hasita. Azken emaitza edo entregagarria hainbat formatu/proposamenetan aurkez daiteke: proiektua, prozesua edo ekintza (dibulgaziozko materiala, lankidetza-proiektuak eta/edo parte-hartzaileak, etab.).
Betekizunak:
- Bakarka edo taldeka.
- Ezinbestekoa da Unibertsitateko gradua edo lizentziatura edo Goi Mailako zikloa izatea.
- Eskatzaileak 35 urte bete gabe izan beharko ditu beka eskatzen den urteko abenduaren 31n.
Proiektuak aurkezteko epea: 2023ko urriaren 5a
Dirulaguntzaren zenbatekoa: 8.000 €