euskaraespañol

Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 97,98k gainditu du

  • News

First publication date: 13/06/2024

Image

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) sarbide fasera aurkeztu diren Batxilergoko 12.073 ikasleetatik 11.829k gainditu dute, hortaz, ikasleen % 97,98k gainditu du. Iazko USEn gainditutakoen portzentajea % 98,07 izan zen.

USEk bi fase ditu: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko Batxilergoko ikasleek gainditu behar dutena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbide fasean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena. Batxilergoko ikasleez gain, Goi Mailako Heziketa Zikloetako 849 ikaslek izena eman zuten onarpen faseko irakasgai desberdinak egiteko.

Beheko taulan ohiko deialdiko USEren onarpen faseko emaitzen datu nagusiak biltzen dira:

 

AURKEZTUAK

12.073

GAINDITUAK

11.829

PORTZENTAJEA

97,98 %

CAMPUSA ARABA 1.667 1.638 98,26 %
BIZKAIA 5.859 5.721 97,64 %
GIPUZKOA 4.511 4.452 98,69 %
CAMPUS gabe* 36 12 33,33 %
HIZKUNTZA EUSKARAZ 9.322 9.188 98,56 %
GAZTELERAZ 2.751 2.641 96,00 %
SEXUA GIZONEZKOAK 5.164 5.063 98,04 %
EMAKUMEZKOAK 6.909 6.766 97,93 %

*Campus gabe: Ikasle batzuei arrazoi ezberdinengatik (Batxilergoa aspaldi bukatu zuten, dagoeneko unibertsitateko ikasleak dira…) ez zaie campus bat automatikoki esleitzen.

Datuak behin-behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak.

Notak eta hurrengo deialdiak

Ikasleek kalifikazioak kontsultatu ahal izan dituzte gaur, hilaren 13an, SARBIDEA aplikazioaren bitartez.

Berrikusketa eskatu ahal da ekainaren ekainaren 14, 17 eta 18a (14:30ak arte). Behin betiko emaitzak ekainaren 25ean argitaratuko dira.

Bestalde, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdia uztailaren 3, 4 eta 5ean izango da. Aurkeztu nahi dutenek matrikula egin behar izango dute ekainaren 20tik 25era arte.

USEri buruzko informazio guztia orri honetan kontsultatu ahal da: https://www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/2024-use-ohiko-deialdia