Alfredo Álamo eta Ángel Gallo, Alberto Magno Literatur Lehiaketaren irabazleak
- Kronika
First publication date: 28/01/2021
![Zientzia Fikzioko Alberto Magno XXXII. Literatur Lehiaketa](https://ehu.eus/documents/10136/26418126/premios-literarios-alberto-magno.jpg/3e0220d2-777d-80fb-771a-47d4e14494d2?t=1611905669574)
Zientzia Fikzioko Alberto Magno XXXII. Literatur Lehiaketaren epaimahaiko kideek, Monika Ortueta zuzendari moduan, aurtengo edizioaren saridunak iragarri dituzte:
Lehenengo saria, 2000 eurokoa, sari barik geratu da. Ángel Gallok (Gipuzkoa) eta Alfredo Álamok (Valencia) bigarrena ex aequo jaso dute ‘Kalkuluak Kalkulatzen’ eta ‘Dummy’ izeneko lanengatik hurrenez hurren; bakoitzak 1000 euroko sari bat lortu du. Azkenik, Marta C. Alberti (Mallorca) finalista izendatu dute ‘Doce segundos’ kontakizunari esker.
Lehiaketarekiko interesa handitu denez, aurten ekitaldi esklusibo bat antolatu da sari-banaketa egiteko: epaimahaiaren erabakia ezagutzera eman da Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan, eta ekitaldia modu birtualean jarraitu ahal izan da.
Zientzia Fikziozko Alberto Magno Literatur Lehiaketa UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatzen du oso-osorik. Espainiako estatu osoko zaharrena da, eta etenik gabe burutu da, hogeita hamabigarren atalera iritsi arte, inoiz izan den parte-hartze handienaz.
Ángel Gallok hausnarketa batzuk partekatu nahi izan ditu: