TITULUAREN GAKOAK
Sektore publikorako, zergak dira, besteak beste, ongizatearen estatua mantentzea ahalbidetzen duten diru sarreren funtsezko iturria. Sektore pribaturako pertsonen ongizateari, lehiakortasunari eta enpresa onurei eragiten dien kostua dira. Beharrezkoak dira zerga adituak, bai sektore publikoan –zergen aplikazio eraginkorra bermatuko dutenak–, bai pribatuan –pertsonei eta enpresei zerga betebeharrak betetzea erraztuko dietenak eta, arauetan aurreikusitako pizgarriak eta hobariak erabiliz, beren zergak ahalik eta ondoen planifikatuko dituztenak–.Gainera, gero eta zerga aditu gehiago behar dira globalizazioaren ondorioz, digitalizazioak eta zergen deszentralizazioak zergen konplexutasuna areagotu dute.
Zergapena eta Zerga Aholkularitzako Masterra oso kualifikazio handiko fiskalitate adituak prestatzeko diseinatuta dago. Ikasleek ikasi egiten dute ulertzen eta aplikatzen zergak arautzen dituzten arauak, Espainia barruko zerga ezberdintasunak, harmonizazio prozesu internazionalak, aholkularitzaren erantzukizunak (etikoak eta legalak) eta plangintza fiskal pertsonal eta enpresarialaren printzipioak. Aldi berean, zergen eta erreforma fiskalen logika ebaluatzen eta aztertzen ikasiko dute.