Tituluaren gakoak
Helburu nagusia da ikasleek pertsonengan eragindako kalteen balorazioan biltzen diren arloetako jardun profesionalerako beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzea: lanerako aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra; desgaitasuna eta menpekotasuna; peritatze judiziala eta pribatua; eta pertsonari eragindako kalteen konpentsazioan duen interpretazioa ulertzeko oinarrizko ezagutza juridikoak.
Hortaz, landutako ezagutzek lagungarriak izan behar dute peritatze profesionalerako, dela epaitegietan, dela Estatuko Osasun Sistemaren osasun arloko ikuskatzailetzan, dela Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko ezintasunak ebaluatzeko taldeetan, dela Gizarte Segurantzarekin lankidetzan aritzen diren Mutuetan, dela foru aldundietako menpekotasuna eta desgaitasuna baloratzeko zerbitzuetan, dela aseguru etxeetan.