Breadcrumb

Gakoak - Unibertsitateko Aditua Oinarriak eta Ebaluazioa Arreta Goiztiarrean

Tituluaren gakoak

Titulu honek Arreta Goiztarraren zerbitzu espezializatuen oinarriei, jarduteko printzipioei, garapenari, egungo egoerari eta esku hartzeko prozedurari ekiten die. Haur garapenaren prozesua jaio aurreko, jaiotzeko, jaio osteko eta haurtzaro goiztiarreko etapetan berraztertzen da eta baita prozesua bera erraztu edo arriskutan jar dezaketen faktore biologikoak, familiarrak eta sozialak ere. Azken atala Arreta Goiztiarren beharrizana duten haurren antzematerako, ebaluaziorako eta diagnosirako gaitzean zentratzen da.

Helburuak ikasleak antzemate, ebaluazio eta diagnosia atazak, beste arloetako eta zerbitzuetako profesionalekin koordinatuz eta perspektiba integral batez burutzeko gai izatea da, eta bakoitzaren eremu profesionalari dagozkien funtzioak betetzeko ezinbestekoak diren oinarrizko trebetasunak eta jakintza jasotzea.

Azalpen-klaseen, kasuen azterketaren eta analisiaren, arazoen ebazpenaren eta role-playing-aren bidezko formazio teoriko-praktikoa eskaintzen da, Ikasleen parte-hartze aktiboa eskatzen dutelarik.

Nested Applications

XSL Content

Places available

22

Mode

Face-to-face masters course

Language

Spanish

No. of credits

20 Credits ECTS

Approximate fees

1.400 €

Teaching place

Facultad de Psicología

Responsible

Faculty of Psychology


943018533

Titulu hau Arreta Goiztiarra Berezko Masterraren parte da

upv-ehu.master.presentation.template.title.m1

upv-ehu.master.own.button.text.m1

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitateko Aditua Oinarriak eta Ebaluazioa Arreta Goiztiarrean

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Perspektiba zabaleko prestakuntza teoriko eta praktikoa ematen du, integratua eta diziplina anitzekoa, unibertsitate eta arlo profesionaleko irakasleekin.
  • Master honen diseinu eta irakaskuntzan hartzen dute parte UPV/EHUren Psikologia, Medikuntza eta Erizantza, Lan Harreman eta Gizarte Langintza eta Hezkuntza fakultateek.
  • Modulukako egitura dauka, ikasturte batean edo bitan egiteko aukera eskainiz.
  • Euskal gobernuak ezarritako baldintzak betetzen ditu, arreta goiztiarrean espezializatutako zerbitzuetan lan egiteko.

Irteera profesionalak - Unibertsitateko Aditua Oinarriak eta Ebaluazioa Arreta Goiztiarrean

Irteera profesionalak

Arreta goiztiarreko master honek gaitasuna ematen du arreta goiztiarrean espezializatutako zerbitzuetan profesionalki lan egiteko, barne direla Euskal Autonomia Erkidegoko haur garapenerako eta arreta goiztiarrerako guneak.

Honez gain, prestakuntza espezializatua ematen du, 0 eta 6 urte bitarteko garapenean nahasterik prebenitzeko, antzemateko, ebaluatzeko eta birgaitzeko zerbitzu eta programetan aritzeko, hezkuntzaren, osasunaren, gizataldeen, gizarte zerbitzuen, haurren babesteko zerbitzuen zein beste eremuetan burututa.

XSL Content

Suggestions and requests