TITULUAREN GAKOAK
Mikosi inbaditzaileak erroka mediko handia dira, bai zailak direlako diagnostikatzen eta bai tratamendu farmakologiko konplikatua dutelako. Mikosiak aspalditik ezagunak diren onddoek nahiz onddo mota berriek sortzen dituzte. Berriak are gaiztoagoak izan daitezke, eta sarritan erresistentzia izaten diete onddoen kontrako farmakoei.
Mikologia Medikoko Aditu Tituluan sakon aztertuko ditugu hala Candidak eta legamien taldeko beste onddo batzuek sortutako mikosiak,nola Aspergillusek eta beste onddo haritsu batzuek eragindakoak. Gainera, onddo dimorfoek sortutako mikosi endemikoak ere ikusiko ditugu.
Aditu titulu honen helburua da osasuneko langileek eta mikosien ikertzaileek haien gaineko ezagutzak eguneratzea eta egokitzea. Tituluak 15 ECTS kreditu dauzka.