Breadcrumb

Gakoak - Unibertsitate Espezializazioa: Kudeaketa Linguistiko eta Kulturala Pazientean Zentraturiko Osasun Arretan

TITULUAREN GAKOAK

Osasun­arreta herritarren oinarrizko eskubidea izateaz gain, pertsonen bizitzaren alderdirik intimo, erabakigarri eta garrantzitsuenei lotuta dago. Gizartearen bizitza­kalitatearen eta ongizatearen funtsezko oinarrietako bat da. Graduondoko honek pazientearen hizkuntza eta kultura eta osasun­jarduera uztartuko ditu. Graduondokoaren helburu nagusia kalitatezko osasun­arreta emateko hizkuntza eta kultura kudeaketaren inguruko berariazko prestakuntza eskaintzea da, arreta berezia eskainiz euskarari.

Graduondoko formazio honek Unibertsitateko Espezialista Titulua (30 ECTS) eskainiko die parte hartuko duten ikasleei. Era berean, egitura modularrari esker, modulu teorikoa bakarrik egin nahi dutenek Aditu Titulua (15 ECTS) lortuko dute, UPV/EHUren berezko ikasketen arloko titulu ofizial baten bermearekin.

Euskal Herriko osasun sistemaren behar eta helburuei erantzun egokia emango dieten profesionalak prestatuko ditu. Ikasleek osasun­arretaren esparruan gaur egungo jardueraren paradigmak ezagutu eta praktika klinikoan aplikatzeko gaitasuna eskuratuko dute. Zehazki, osasun­jardueran hizkuntzak eta kulturak duten garrantziaz jabetuko dira, eta, aldi berean, ezagutzan oinarrituriko gaitasunak erdietsiko dituzte, euren ibilbide profesionalean jarduera egokiak bermatzeko.

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Unibertsitate Espezializazioa: Kudeaketa Linguistiko eta Kulturala Pazientean Zentraturiko Osasun Arretan

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Pazientearen kulturak eta hautatutako hizkuntzak osasun­arretaren kalitatea baldintzatzen duelako.
  • Osasun-arretaren normalizaziorako trebetasunak eskuratzeko.
  • Osasun-arretan segurtasun­ zein ekitate ezari aurre egiteko gaitasunak lortzeko.
  • Estandar klinikoetan euskararen presentzia ezagutzeko eta hizkeraren erabileran ziurtasuna lortzeko.

Irudia - Unibertsitate Espezializazioa: Kudeaketa Linguistiko eta Kulturala Pazientean Zentraturiko Osasun Arretan

Irteera profesionalak - Unibertsitate Espezializazioa: Kudeaketa Linguistiko eta Kulturala Pazientean Zentraturiko Osasun Arretan

IRTEERA PROFESIONALAK

Euskal Herriko osasun sistemako enpresa publiko zein pribatuetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako osasun zerbitzu publikoetan:

  • Osakidetza
  • Osasunbidea

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).