Breadcrumb

GAKOAK - Irakaskuntza Atzerriko Hizkuntzen eta Edukien Ikasketa Integratuan (AHEII)

TITULUAREN GAKOAK

Titulu honen helburu nagusia da Lehen eta Haur Hezkuntzako irakasleak prestatzea hizkuntzazkoak ez diren irakasgaiak kanpoko hizkuntzan emateko AICLE/CLIL (Edukiaren eta Atzerriko Hizkuntzaren Ikasketa Integratua) metodologiaren bidez.

CLILko etorkizuneko irakasleek euskaraz irakasten duten irakasleez eta ingeleseko irakasgaiko irakasleez bestelako gaitasunak izan behar dituzte. Ikasleei gaitasun horiek emateko, beren komunikazio gaitasuna (C1 mailako ingelesa) eta hizkuntzarteko eta kulturarteko kontzientzia garatu ahal izango dituzte, IKTak eskoletan modu esanguratsuan txertatzen ikasiko dute, eta AICLE/CLIL metodologiaren kontzeptuak eta printzipioak ezagutuko dituzte, bai eta EAEko testuinguruan aplikatzeko modalitateak ere.

Gainera, titulu honen bidez, ikasleek EAEko curriculum eta testuinguru hirueledunera egokitutako sekuentzia didaktikoak diseinatzen ikasiko dute, Haur eta Lehen Hezkuntzako AICLE/CLIL geletan ezartzeko. Tituluak 32 ECTS ditu, 4 modulutan banatuta, eta online ematen da.

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).

ARRAZOIAK - Irakaskuntza Atzerriko Hizkuntzen eta Edukien Ikasketa Integratuan (AHEII)

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • EAEko ikastetxe hirueledunetan edukiak atzerriko hizkuntzan emateko irakasle akreditatuen eskaera gero eta handiagorako prestatuko zara.
  • AICLEk dakarren aldaketa metodologikoaz eta hura kudeatzeko tresnez jabetzeko aukera izango duzu.
  • Gaitasun eleaniztuna garatuko dugu, titulua ingelesez egingo duzunez.
  • Online ikasteko aukera izango duzu, metodologia aktiboen bidez eta zeharkako gaitasunak garatuz.

IRUDIA - AHEII

IRTEERA PROFESIONALAK - Irakaskuntza Atzerriko Hizkuntzen eta Edukien Ikasketa Integratuan (AHEII)

IRTEERA PROFESIONALAK

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, itunduak eta pribatuak: ikasleek hizkuntzazkoak ez diren irakasgaiak kanpoko hizkuntzan eman ahalko dituzte AICLE/CLIL metodologiaren bidez; tartean, hauek: Natural Sciences, Social Sciences, Arts eta Maths.

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).