TITULUAREN GAKOAK
Gizartean gero eta kezka handiagoa dago ingurumenaren degradazioa dela eta (klima aldaketa, deforestazioa, arrantza tokiak, hondakinak, etab) eta hura babestu beharraren kontzientzia ere areagotzen ari da; hori dela eta, gero eta handiagoa da Ingurumen Zuzenbideko aditu profesionalen eskaera. Behar horri erantzuteko, UPV/EHUk Ingurumen Zuzenbideari buruzko on-line master hau antolatzen du. Dagoeneko hogei urteko esperientzia du, eta aitzindaria da arlo horretan. Masterraren helburua hura egiten ikasleei ingurumenari lotutako alderdi juridikoei aurre egiteko beharrezkoak diren ezagutzak ematea da.
Erakunde laguntzaileak: ASMOZ