GAKOAK - Unibertsitate Espezializazioa: Indarkeria Matxistak: Sareko Esku-hartzea

Tituluaren gakoak

Ikastaro honen xedea da ikasleei indarkeria matxisten gaineko ulermen eta ezagutza teoriko-praktikoak ematea (jatorria, kausak, egiturak eta tipologiak), teoria feminista oinarri hartuta. Helburuak:

  • Indarkeria matxisten edozein adierazpenen aurrean jardun profesional, kontziente eta informatua bultzatzea, eta prebentzioa, antzemate goiztiarra eta lehen esku-hartzeak bideratzea.
  • Indarkeriaren biktima izan diren emakumeei bide-laguntza emateko gakoak eskaintzea, genero ikuspegian oinarrituta eta intersekzionalitatez, beren errekuperazio prozesuak bultzatzeko, eskubideak berreskuratzen laguntzeko eta erreparazioa bideratzeko.
  • Gizonei bide-laguntza emateko tresnak eskuratzeko aukera erraztea, prebentzioa sustatzeko, jarrera eta jokabide bortitzak goiz antzemateko eta, indarkeriaren eragile diren eta beren harremanetan horrelako jokabideak ezabatzeko borondatea duten gizonen kasuan, jarrerak errepika ez daitezen bultzatzeko.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua abiatzeko, parte-hartzaile bakoitzak, introspekzioaren eta talde lanaren bitartez, bere esperientzia propioa berreraikiko du, norbanakoaren nahiz taldearen generoaren sozializazioak dituen eraginak aztertuz eta horiek indarkeria matxistekin duten harremana jorratuz. Hala, parte-hartzaileek ikuspegi intersekzional batetik aztertuko dute problematika hau, arreta eta bide-laguntza jasotzen duten pertsonen aniztasuna aprobetxatuta, eta esku hartzeko estrategia propioak diseinatuko dituzte. Lehentasuna emango zaio problematika sozial honen ikerketari, arazoaren erroak erabat desagerrarazte aldera.

XSL Content

Places available

30

Mode

Blended

Language

Spanish

Calendar

2024 October

2025 June

No. of credits

30 ECTS Credits

Approximate fees

1.700 €

Teaching place

Facultad de Derecho (Bizkaia)

Responsible

Faculty of Law

4 ARRAZIO - Unibertsitate Espezializazioa: Indarkeria Matxistak: Sareko Esku-hartzea

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Ikastaro bakarra da emakumeen aurkako indarkeriaren tipologia guztiak ikuspegi teoriko-praktikotik jorratzen dituena.
  • Era berritzailean txertatzen du gorputzaren lanketa, jardun profesionala hobetzeko tresna gisa, eta emozioa, arrazoibidea, gorputza eta sexualitateak uztartzen ditu, behar-beharrezkoak baitira indarkeria matxistak jorratzeko orduan.
  • Era berritzailean ezartzen da indarkeria matxisten eta emakumeen gizarte bazterkeriaren arteko lotura.
  • Ikuspegi intersekzionalean oinarrituta dago eta bereziki zaurgarriak diren kolektiboetako emakumeei ematen zaie ahotsa, graduondokoan irakasle baitihardute.

IRUDIA - Indarkeria Matxistak: Sareko Esku-hartzea

IRTEERAK PROFESIONALAK - Unibertsitate Espezializazioa: Indarkeria Matxistak: Sareko Esku-hartzea

Irteera profesionalak

  • Osasun arloa, Justizia, Segurtasuna eta Gizarte Esku-hartzea: genero ikuspegia eta intersekzionalitatea, indarkeria matxista kasuen arreta profesionalean; biktimei arreta emateko prozedurak, indarkeria matxisten antzematea eta prebentzioa; beste profesional batzuekiko koordinazioa, sareko lan eraginkorra eta kalitatezkoa bermatuta.
  • Hezkuntza: prebentzioa ikasgeletan; antzemate goiztiarra eta adingabe, nerabe zein familientzako bide-laguntza.
  • Komunikabideak: komunikazio kanpainen diseinua, era kontzientean informatzeko, sentsibilizatzeko eta prebentzioa bultzatzeko, emakumeak berbiktimizatzeke eta alarma soziala eragin gabe.
  • Kolektibo zaurgarrietako emakumeak: oinarrizko zerbitzuen nahiz zerbitzu espezializatuen eta indarkeria matxisten biktima diren emakume eta adingabeen arteko bitartekaritza.

XSL Content

Suggestions and requests