Tituluaren gakoak
Titulu honek oinarri dauka haurrek eta nerabeek edozein indarkeria motaren aurrean babestuak izateko dituzten eskubideak aitortzeko beharra. Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralari buruzko Lege Organikoak irudi berriak sortu ditu hezkuntza formaleko eta ez-formaleko zenbait testuingurutan (ongizate eta babes koordinatzailea eta babes ordezkaria), horien helburua izanik kirolaren, hezkuntzaren eta aisiaren eremuan ingurune seguruak sortzea.
Kontuan hartuta legedi berria, graduondoko honen helburuak dira:
- Profesionalak prestatzea ahalik eta arreta onena emateko eta haurren eta nerabeen arloko indarkeria, abusu edo urraketa egoerei aurrea hartzeko gai izango direnak.
- Haurrak eta nerabeak babesteari buruzko lege esparrua ezagutzea eta jarduera eremuekin lotzea.
- Haurren eta nerabeen aurkako indarkeria mota desberdinen aurrean, dimentsio anitzeko izaerari erantzuna ematea.
- Adin txikikoei eragindako inpaktua arintzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak lantzea, edozein arriskuren prebentzio, jarraipen eta detekzio goiztiarreko neurriak garatuz.
- Adin txikikoak babesteko jardunbide egokiak ezagutzea eta prebentziozko esku hartzeak identifikatzea.
- Gatazkak konpontzeko baliabideak izatea eta prozesuak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko gai izatea.
Erakunde babesleak: Bilbao Kirolak, Eusko Jaurlaritza eta Bilbao Basket Fundazioa