TITULUAREN GAKOAK
Haurren, nerabeen eta gazteen ongizateari ikuspegi integral eta holistiko batetik erantzuteko beharrak proposamenak eta estrategia didaktikoak ekartzen dizkigu gogora, errespetuzko laguntzatik garatzen direnak, sormena, motibazioa, interesa eta garapen optimoa sustatzen dutenak. Horregatik, prestakuntza jaso behar dugu, gizarte eta hezkuntza arloko prozesuei laguntzeko beharrezkoak diren ongizate alderdiak kontuan hartuta.
Haur eta nerabeei begirunez begiratzea da helburua, eta, horretarako, ongizatea bermatuko duten ikaskuntza espazioak sortu behar dira. Horrela, errespetua, eskubide eta aukera berdintasuna bermatzen duten esperientziak eta jardunbide egokiak ezagutuko dira, alderdi emozionala eta ongizatea kontuan hartuta. Pedagogia aktiboak gidatzen dituzten printzipioetan ere sakonduko da, eta psikodramaren, pedagogia sistemikoaren edo neurozientziaren teknika aktiboak eta bizipenezkoak txertatuko dira hezkuntzaren eta gizartearen esparruan.
Emozioari, arteari, mugimenduan dagoen gorputzari eta espazioari balioa emateko proposamenak egingo dira, ikaskuntza adierazgarrirako eta hezkuntza prozesuen laguntzarako oinarri gisa, ikaskuntza espazioetan mindfulness eta yoga estrategiak txertatuta.
Erakunde babeslea: EDUCO