TITULUAREN GAKOAK
Gastronomia euskal nortasunaren zutabeetako bat da: sukaldea ohoratzen dugu, eta mahai baten inguruan elkartzeko moduetara egokitutako inguruak eratzen jakin dugu, espazio horietan jatea bera gizarte ekintza gorena bihurtzen da, bizikidetza.
UPV/EHUren Arkitektura Eskola Donostian kokatzen da, Michelin izarren dentsitate handieneko hirian, eta bertan prestatzen ditugu unibertso – multibertso gastronomikoa definitzen duten sekretuak eta espazio gastronomikoak sakon ezagutzeko gai diren profesionalak.
Biltegi, sukalde, hotz areto, egongela, trantsitu eta joan-etorrietatik hasita erritu, tresneria, konfort akustikoa, argia, ontziteria eta eskaini beharreko menuraino; ikastaro honetan elementu guztiak aztertzen dira –errealak, funtzionalak, bizipenezkoak edo bizikidetzari lotutakoak–, eta horrela hobekuntza nabarmena bermatzen dugu gastronomia inguruneen sormenean eta gauzapenean. Hala, gastronomia espazioen diseinuan espezialistak prestatu nahi dira, kalitate eta lehiakortasun maila gorenean.
Erakunde laguntzaileak: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Eusko Jaurlaritza), Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea (Gipuzkoako Foru Aldundia), Donostia Sustapena
Erakunde babesleak: Comercial Hostelera, Cosentino, Gipuzkoa Ostalaritza, Habic, Parklex, Fagor Industrial, Hosfrinor