Tituluaren gakoak
Obra osoa diseinatzen zuen arkitekto tradizionalaren profil teknikoa aldatzen ari da diziplina anitzeko profil batera, non arkitektoa hainbat diziplinatako (egiturak, instalazioak eta fatxada) espezialisten aholkulari talde baten zuzendari eta koordinatzaile gisa jardungo den. Testuinguru horretan, beharrezkoa da fatxada aholkulariaren figura.
2007an Donostiako Arkitektura Eskolan Fatxada Arinen Masterra sortu zen, bi helburu hauek betetzeko: sektorerako teknikariak prestatzea, eta gazte tituludun berriak fatxaden espezializaziora erakartzea. Halere, urteetan pilatutako esperientziak erakutsi digunez, masterraren bideragarritasuna bulego teknikoen eta sektoreko enpresen hurbiltasunari dago lotuta, eta, horregatik, masterraren aurrez aurreko eskolak Bartzelonan emango dira, UPC-ko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan.
Erakunde babesleak: Alucoil, Aluman, Ariño Duglass, Bryden Wood, Cosentino, Garcia Faura, Guardian Glass, Wicona, Sika, Trespa, Ursa