Tituluaren gakoak
4.0 teknologiei esker, industriak bere prozesuak eta produktuak hobe ditzake, diseinu eta ekoizpen aukerak handituz, fabrikazio denborak eta kostuak txikituz eta amaierako kalitatea hobetuz. Fabrikazio Gehigarria (FG) 4.0 Industriaren ardatz teknologikoetako bat da, eta oso interesgarria, hortaz, industria sektoreko enpresa askorentzat.
Titulu honek Fabrikazio Gehigarriaren teknologia berrienetan trebatzen ditu profesionalak, teknologia horiek ezartzeak dakarren prozesu osoa integratuz. Ikasleek honako gai hauek menderatzea lortuko dute: FGrako piezen diseinua eta haien optimizazio topologikoa; materialak aukeratzea eta haien formak prozesuan duen eragina; fabrikazio teknologia aukeratzea produktuaren beharren arabera; fabrikazio parametroak lortu eta optimizatzeko protokoloak; ibilbideen diseinua eta exekuzio programa; eta piezei akabera emateko prozesua.