GAKOAK - Euskararen Jabekuntza Helduaroan

Tituluaren gakoak

Graduondoko formazio honek Unibertsitateko Aditu Titulua (15 ECTS) eskainiko die parte hartuko duten ikasleei. Helduaroan hizkuntza ikasi eta irakasteak dituen zailtasun eta baldintzei erantzun egokia emango dieten profesionalak prestatuko ditu. Horretarako, bigarren hizkuntzen ikasketa-prozesuak, prozesu horietan eragiten duten alderdi kognitiboak landuko dituzte ikasleek, edo komunikagaitasuna nola lortu helduaroan bigarren hizkuntza bat ikastean. Euskara ikas-irakastean ezagutu beharreko beste alderdi hauek ere bereganatuko dituzte: Helduen euskalduntzearen curriculuma, ebaluazioa eta egiaztatzegintza; eta oro har bigarren hizkuntzaren eta, zehazki, euskararen ebaluazio eta egiaztatzegintzarako erreferentziazko erakundeak; helduen irakaskuntzarako metodologia eta didaktika. Azkenik, helduei euskara irakasteko dugun antolamendu administratiboaz jabetuko dira: indarrean dagoen araudiaz, euskaltegien eta Etxepare Euskal Institutuaren antolaketaz.

XSL Content

Places available

40

Mode

Blended

Language

Basque

Calendar

2024 September

2025 January

No. of credits

15 ECTS Credits

Approximate fees

700 €

Teaching place

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Responsible

Faculty of Engineering - Gipuzkoa. Eibar Department

4 ARRAZIO - Euskararen Jabekuntza Helduaroan

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

Beste inongo graduondokok eskaintzen ez duen prestakuntza ematen duelako: erakunde publikoetako egindako plangintza eta erabilera sustatzeko egitasmoetan, arlo sozioekonomikoko plangintzetan, helduen euskalduntzearen eremuan eta eremu ez-formalean, bereziki aisialdiaren garrantzia azpimarratu eta nerabe eta gazteen motibazioan. Zuzen-zuzenean Arlo sozioekonomikoko edo Helduen Euskalduntzeko adituen esperientziaren berri ematen duelako.

IRUDIA - Euskararen Jabekuntza Helduaroan

IRTEERA PROFESIONALAK - Euskararen Jabekuntza Helduaroan

Irteera profesionalak

Master honekin, erakunde publikoetan euskara erabilera normalizatzeko teknikari lanetan jarduteko oinarri bikaina lortuko duzu. Eremu sozioekonomikoan euskara planak diseinatu eta garatzeaz arduratzen diren aholkularitza-enpresetan ere izan dezakezu lan-aukera ederra. Baita gaztetxoen aisialdirako ekimenak gauzatzen dituzten enpresetan ere. Edo helduen euskalduntzea helburu duen euskaltegi-sare zabalean, nahiz HABEn bertan. Jende-beharra izango da arlo horietan guztietan hurrengo urteetan.

XSL Content

Suggestions and requests