TITULUAREN GAKOAK
Tituluaren helburua da euskal diasporaren ezagutzan eta azterketa zientifikoan heztea profesionalak, euskal diasporako komunitateetako kideak eta, oro har, gaian sakondu gura duen oro. Euskal diasporak historia aberatsa du, bizi-bizirik dago, eta etorkizunean ere irauteko itxura du, migrazio zahar eta berrien ondorioz munduko hainbat eskualdetan bizi diren jatorri euskalduneko pertsona askok identitate horri dioten atxikimenduagatik. Euskal komunitate diasporikoa errealitate zaharra baina aldi berean oso bizi eta aktiboa da, eta gero eta presenteago dago bai bere kideen oroimenean eta bai Euskal Herriko bertako herritarren gogoan. Haientzat diaspora «zortzigarren lurralde» moduko bat da, immateriala baina gero eta nabarmenagoa euskal identitatearen osaeran, sortu berri den «Euskal Diasporaren Egunak» erakusten duen bezala, besteak beste.
Erakunde lankidea: Kanpoan den Komunitatearentzako Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritza.