Tituluaren gakoak
Etxebizitza politikak bideratzen ari dira egun aniztasunaren eta gizarte larrialdiaren egoera berriei erantzun iraunkorra ematera. Testuinguru horretan, funtsezkoa da eskaera horiei erantzuteak berekin dakartzan prozesuekin lotutako gaitasunak dituzten profesionalak prestatzea: lurzorua lortzetik, hirigintza antolamendu eta kudeaketatik, birgaikuntzara eta eraikuntza eta urbanizazio jasangarrien sustapenera.
Gai horietan espezializatutako profesionalak prestatzeko beharraz jabetuta, Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHUk prestakuntza akademiko bat proposatzen dute, babes publikoko etxebizitzen (BPE) arloan kalitate eta berrikuntza maila altuenak lortu nahi dituena, prestakuntza programa berean antzeko titulazioetan behar bezain sakon eskuratzen ez diren jakintza eta gaitasun espezifiko batzuk bilduz.
Master honen helburua, azken batean, kualifikazio handiko teknikariak prestatzea da, babes publikoko etxebizitzaren erronka berriei erantzungo dietenak: gizarte beharren jakintzatik, politiketatik eta arautegitik, arkitektura irtenbide berrien diseinu eta gauzatzetik edo lehendik daudenetan esku hartzetik.
Erakunde laguntzaileak: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila (Eusko Jaurlaritza)