GAKOAK - Nazioarteratzeko Enpresaren Estrategiak Unibertsitateko Aditua

Tituluaren gakoak

Globalizazio prozesuak eta prozesu horrek munduko ekonomian izan dituen ondorioek paradigma berriak ireki dituzte enpresa sektorean. Euskal Herrian, enpresen nazioarteratzea hartzen da gizarte osoan eragina duen lehiakortasun eta garapen ekonomikoko elementutzat.

Graduondoko honen helburua da nazioarteratzearen arloan prestakuntza teoriko osoa eta espezializatua izango duten profesionalak trebatzea, honako gai hauetan sakonduta: errealitate globala, instituzioak, nazioarteko merkataritzaren arauak, eta euskal ekonomia egituraren eta haren erakunde nahiz enpresen inplantazio arazoak.

Ikasleak gai izango dira:

  • Nazioarteko errealitate ekonomikoa aztertzeko.
  • Merkatu eta nazioarteko estrategia azterketak egiteko.
  • Nazioarteko konpainia baten kudeaketa logistikoa eta finantzarioa diseinatzeko.

XSL Content

Places available

100

Mode

Face-to-face masters course

Language

Spanish

Calendar

2024 October

2025 December

No. of credits

15 ECTS Credits

Approximate fees

0 €

Teaching place

Facultad de Economía y Empresa

Responsible

Faculty of Economics and Business

ARRAZOIAK - Nazioarteratzeko Enpresaren Estrategiak Unibertsitateko Aditua

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Lan profesionala enpresan edo administrazio publikoan egitera bideratutako prestakuntza praktikoa.
  • Nazioartera begira diharduten erakunde pribatu edo publikoetan lan egiten duten txostengile teknikoak.
  • “Basque Trade and Investment” (SPRI Taldea) eta Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze bekei lotutako titulua.
  • Tituluaren barnean ebaluazio prozedura bat gainditzen dutenek praktikak egingo dituzte kanpoan, bulego komertzialetan edo enpresetan.

IRUDIA - Nazioarteratzeko Enpresaren Estrategiak Unibertsitateko Aditua

IRTEERAK PROFESIONALAK - Nazioarteratzeko Enpresaren Estrategiak Unibertsitateko Aditua

Irteera profesionalak

Enpresa pribatu edo publikoetako nazioarteko marketin, finantza, logistika… sailetan; administrazio publikoetan (kontsul bulegoak edo bulego komertzialak atzerrian, kanpo sustapeneko erakundeak); merkataritza ganbera, nazioarteko erakunde ekonomiko, esportazio kluster eta abarretan, nazioartekotze arloko aditu gisa.

XSL Content

Suggestions and requests