Tituluaren gakoak
Enpresa Aholkularitzako masterra tresnarik onena da enpresen aholkularitza integralean trebatu nahi duten ikasleentzat. Prestakuntza espezializatu honen bidez, ikasleek gaitasun eta trebetasun handiak eskuratuko dituzte enpresa aholkularitzaren arloan eginen duten lan profesionalean, eta, aldi berean izan beharrezko gaitasunak bereganatuko dituzte, enpresa eremuari lotutako funtzionarioen kidegoetan (foru ogasunak, eskualde garapeneko erakundeak...) kide izateko.
Programa diseinatuta dago Zuzenbidean, Administrazioan eta Enpresa eta Ekonomia Zuzendaritzan lizentziatu zein graduatuentzat, jarduera ekonomikoaren garapenean eta enpresa kudeaketan funtsezkoak diren jakintzetan sakondu nahi dutenentzat.
Graduondoko tituludunek ikasiko dute bertako enpresa ehunari eragiten dioten elementu kontableen, fiskalen, laboralen eta juridikoen ikuspegi integrala garatzen, ikuspegi praktiko batetik eta arlo horretako adituen eta profesionalen eskutik.