GAKOAK - Enpresa Abokatutza

Tituluaren gakoak

Titulu honek prestakuntza integrala, espezializatua, teorikoa eta praktikoa ematen die Zuzenbideko graduatuei, enpresaren arlo guztietan, eta, ondorioz, alderdi juridikoetan, ekonomikoetan eta deontologikoetan.

Programak enpresen diseinuan eta aholkularitzan eta inbertsio eta finantzaketa eragiketetan espezializatutako profesionalak prestatzen ditu, sozietateen zuzenbidean prestakuntza sendoa eskainiz. Horretarako, kapital sozietateei, eragiketa korporatiboei, enpresa krisiei eta merkataritza kontratazioari buruzko ezagutza juridiko, enpresarial, finantzario eta fiskalak jasotzen dituzte ikasleek. Hori guztia, arreta berezia jarriz teknologia berriei eta jabetza intelektual eta industrialaren esparruari.

Titulua jardunean dauden profesionalek diseinatu, zuzendu eta ematen dute. Ikuspegi praktikoa du nagusiki, eta firma, enpresa eta aholkularitza nagusietan oso sarri eskatzen den sektoreari lotuta dago.

Zuzenbide Fakultateak irakaskuntza berrikuntzaren aldeko apustua egiten du. Berrikuntza hori, metodologia eta tresna berrien aplikazio gisa ez ezik, ikaslearen ikaskuntzan etengabeko hobekuntza gisa ere ulertzen da. Ikerketari eta nazioartekotzeari esker, bizi diren mundua ulertzeko eta hobetzeko gai diren profesionalak sortzen dira.

XSL Content

Places available

20

Mode

Face-to-face masters course

Language

Spanish

Calendar

2024 September

2025 June

No. of credits

20 ECTS Credits

Approximate fees

1.800 €

Teaching place

Facultad de Derecho

Responsible

Faculty of Law

ARRAZOIAK - Enpresa Abokatutza

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Espezializazioa EAEko ekonomian erabakigarria den enpresa abokatutzaren sektorean.
  • UPV/EHUren “Abokatutza eta Prokuradoretza” masterra aldi berean egiteko aukera.
  • Ikasleek profil erakargarria lortzea enpresa aholkularitza juridikoaren sektorean diharduten enplegu emaileentzat, enplegagarritasun oso handiko sektorean hain zuzen.
  • Ikuspegi praktikoa: kasu errealak ebatziko dira, eskuratutako ezagutza juridikoak eta finantzarioak aplikatuta.

IRUDIA - Enpresa Abokatutza

IRTEERAK - Enpresa Abokatutza

Irteera profesionalak

  • Lanbide liberalak: abokatutza, prokuradoretza, aholkularitza fiskala, kudeaketa administratiboa, jabetza industrialeko agenteak, etab.
  • Enpresak: garapen profesionala abokatuen bulegoetan, enpresa handietako aholkularitza juridikoetan, giza baliabideetako ataletan, bankuetan, lege aholkularitzetan, bestelako aholkularitzetan, etab.
  • Administrazio publikoak deitutako oposizioak: hala nola karrera judiziala edo fiskala, justizia administrazioko letraduak, estatuaren abokatutza, notariotzak, etab.

XSL Content

Suggestions and requests