Breadcrumb

GAKOAK - Diganostiko Mikologikoa eta Terapia Antifungikoa Unibertsitateko Aditua

TITULUAREN GAKOAK

Medikuntzaren eta kirurgiaren aurrerapenak direla eta, gaur egun askoz jende gehiagok ditu arrisku faktoreak hilgarriak izan daitezkeen onddo infekzioak harrapatzeko. Gainera, gero eta patogeno fungiko gehiago daude patologia infekzioso horrekin —mikosiarekin— zerikusia dutenak.

Diagnostiko Mikologikoan eta Terapia Antifungikoan Aditu Tituluan lantzen da, batetik, diagnostiko mikrobiologiko konbentzionala eta, bestetik, onddo patogenoaren kultiboan oinarritzen ez diren tekniken bidezko diagnostikoa. Gainera, ezagutzen dira farmako antifungiko nagusiak eta mikrobioen aurkako terapien printzipioak. Gainera, interes medikoa duten onddo nagusiek farmako antifungikoekiko duten sentiberatasuna in vitro aztertzeko metodoak deskribatzen dira. Azkenik, aztertzen da mikrobioen aurkako botikekiko erresistentzia eta ebaluatzen da farmako antifungikoen erabilera eguneroko bizitzan.

Nested Applications

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).

ESTEKA - Mikologia Medikoa Berezko Masterra

upv-ehu.master.presentation.template.title.m1

upv-ehu.master.own.button.text.m1

ARRAZOIAK - Diganostiko Mikologikoa eta Terapia Antifungikoa Unibertsitateko Aditua

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Titulazio hau aitzindaria da Europan eta Latinoamerikan.
  • Etengabeko prestakuntza pertsonalizatua ematen du onddoek sortutako gaixotasun infekziosoen (mikosien) arloan.
  • Urrunetik (online) ematen denez, eta moduluka egituratuta dagoenez, ikasleek beren erritmoan egin dezakete, eta masterra lanarekin bateratu.
  • Irakasleak puntakoak dira, unibertsitatekoak nahiz eremu profesionalekoak, eta arlo mediko eta biosanitario desberdinetatik datoz. Horrek kalitateko prestakuntza zabala, integratua eta diziplinartekoa bermatzen du.

IRTEERA PROFESIONALAK - Diganostiko Mikologikoa eta Terapia Antifungikoa Unibertsitateko Aditua

IRTEERA PROFESIONALAK

Onddoek sortutako gaixotasun infekziosoak diagnostikatu eta gaixoei arreta eta tratamendua eman behar dieten profesionalek prestakuntza izan behar dute Mikologia Medikoan, kalitateko zerbitzua emango badute. Gainera, mikosien patogenia, diagnostikoa eta tratamendua ikertu nahi dutenek prestakuntza akademiko sendoa izan behar dute arlo horretan. Onddoek eragindako gaixotasun infekziosoen arloko profesional biosanitarioen eta ikertzaileen gabeziaren aurrean, ikasketa hauen xedea da hutsune hori betetzen laguntzea, bereziki mikrobiologiaren, teknologia medikoaren, medikuntzaren eta erizaintzaren arloan.

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).